‘Barrura begiratzeko lehioak’ dokumentala emango dute datorren larunbatean Zokoburun
Bost euskal presoen istorioa kontatzen duen Barrura begiratzeko lehioak dokumentala eskainiko dute heldu den larunbatean, hilaren 17an, Zokoburuko Antoine Abbadia aretoan. Sarrerak 5 euroko prezioa izango du. Barrura begiratzeko lehioak bost euskal pre...
Bost euskal presoen istorioa kontatzen duen Barrura begiratzeko lehioak dokumentala eskainiko dute heldu den larunbatean, hilaren 17an, Zokoburuko Antoine Abbadia aretoan. Sarrerak 5 euroko prezioa izango du.
Barrura begiratzeko lehioak bost euskal presoren istorioa kontatzen du, bakoitza zuzendari batek grabatuta. Filmaren grabaketak polemika eragin zuen eta, besteak beste, Espainiako Auzitegi Nazionalak filmaren kopia bat atzeman zuen. Presio politikoak medio, diru laguntzak ukatu zizkioten eta publikoaren ekarpenei esker amaitu ahal izan zuten grabaketa. Donostiako Zinemaldian estreinatu behar zuten, irailan, baina filma ez ematea erabaki zuen Zinemaldiak.
