Garaipena besterik ez dio balio Hondarribia-Irun taldeari
Bihar, Gran Canaria 2014 taldearen kontra jokatuko du Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak etxean, Emakumeen Ligako bosgarren jardunaldian. Ligako lehen partida irabazi eta gero, hurrengo hirurak galdu dituzte hondarribiarrek, eta bihar garaipena behar ...
Bihar, Gran Canaria 2014 taldearen kontra jokatuko du Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak etxean, Emakumeen Ligako bosgarren jardunaldian. Ligako lehen partida irabazi eta gero, hurrengo hirurak galdu dituzte hondarribiarrek, eta bihar garaipena behar dute sailkapeneko zuloan ez sartzeko. Partida 19:00etan hasiko da, Hondartza kiroldegian.
Kanariarrek azken partida irabaztetik datoz; Conquerori irabazi zioten, Huelvan. Hondarribiarrek Perfumerias Avenida indartsuaren aurka galdu zuten, laugarren jardunaldian. Bihar kontrakoa egiten saiatuko dira, irabazten, alegia.
