Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

“Irritxoek merezi dute horrelako egun bat izatea”

Landare elkartea jo eta su ibili da lanean azkeneko urte eta erdian, eta horien artean baita Igor Elberdin ere (Orereta, 1976). Ordu batzuk baino ez zaie falta orain arte prestatutakoaren fruituak ikusteko, eta azken ukituak ematen ari dira orain. Nondik abiatzen da Irritxoen Eguna ekimena? Hamahiru urte inguru daramate ekimena egiten Pirritx eta Porrotxek.  Guk ez dugu ezer sortu; egin duguna da lehen pribatuan egiten zen festa edo ekitaldi soil bat hartu, indartu eta kalera atera. Izugarrizko dimentsioa eman diozue festa horri. Herrian ez da inoiz halakorik egin. Hasieran ez genuen espero horren handia ateratzerik, baina azkenean hala atera da. Honetan daramagu lanean ia urte eta erdi. Egunean zehar boluntarioak izango dira postuetan, zenbat aurreikusi dituzue?  400 inguru boluntario egongo dira larunbat arratsaldetik igande gauera arte. Hasi muntaiatik, eta muntatutakoa kentzearekin bukatzeko. Zeintzuk dira festaren oinarriak? Euskara %100ean bultzatzea, haurrei zuzendutako eguna izatea, eta batik bat irritxoentzat. Merezi baitute horrelako egun bat edukitzea, ez delako inoiz halakorik egin. Horrez gain, irekia eta parte hartzailea izatea ere. Proiektu horren oinarrietako bat dira presoen haurrak. Zein toki izango dute? Hainbat gunetan askotariko ekimenak egingo dira, eta eurei zuzenduta joango da irekiera ekitaldia. Oreretako alkateak Alkate Txiki bat izendatuko du. Horren ondoren, antzerki [...]

errenteriako hitza
Oarsoaldea
2012/11/09

Igor Elberdin Landare elkarteko kideaLandare elkartea jo eta su ibili da lanean azkeneko urte eta erdian, eta horien artean baita Igor Elberdin ere (Orereta, 1976). Ordu batzuk baino ez zaie falta orain arte prestatutakoaren fruituak ikusteko, eta azken ukituak ematen ari dira orain.

Nondik abiatzen da Irritxoen Eguna ekimena?
Hamahiru urte inguru daramate ekimena egiten Pirritx eta Porrotxek.  Guk ez dugu ezer sortu; egin duguna da lehen pribatuan egiten zen festa edo ekitaldi soil bat hartu, indartu eta kalera atera.

Izugarrizko dimentsioa eman diozue festa horri. Herrian ez da inoiz halakorik egin.
Hasieran ez genuen espero horren handia ateratzerik, baina azkenean hala atera da. Honetan daramagu lanean ia urte eta erdi.

Egunean zehar boluntarioak izango dira postuetan, zenbat aurreikusi dituzue? 
400 inguru boluntario egongo dira larunbat arratsaldetik igande gauera arte. Hasi muntaiatik, eta muntatutakoa kentzearekin bukatzeko.

Zeintzuk dira festaren oinarriak?
Euskara %100ean bultzatzea, haurrei zuzendutako eguna izatea, eta batik bat irritxoentzat. Merezi baitute horrelako egun bat edukitzea, ez delako inoiz halakorik egin. Horrez gain, irekia eta parte hartzailea izatea ere.

Proiektu horren oinarrietako bat dira presoen haurrak. Zein toki izango dute?
Hainbat gunetan askotariko ekimenak egingo dira, eta eurei zuzenduta joango da irekiera ekitaldia. Oreretako alkateak Alkate Txiki bat izendatuko du. Horren ondoren, antzerki bat egingo dute. Ziega bat izango da, eta hor islatuko da haur bakoitzak bere ikuspuntutik nola bizi duen espetxe politika guztia: barruan jaio direnak, kanpotik bizi izan dutenak edo erbestean daudenak. Gero, Pirritx eta Porrotxen emanaldiaren aurretik, Olentzero etorriko da. Olentzero goiz dator espetxeak urrun daudelako, eta haraino iritsi behar duelako. Eskutitzak, beraz, hartuko ditu.

Pirritx eta Porrotxen emanaldia ere berezia izango da?
Ez da besteetan egiten duten emanaldia izango, beren ohiko ikuskizunean ez dauden pertsonaiak aterako direlako. Horregatik da berezia. Abestiak izango dira nagusi, eta eurekin batera igoko dira oholtzara Landareko semeak, senideak, Iraultza Dantza Taldekoak….

Ordu batzuk baino ez dira falta ikuskizunerako. Nola joan da sarreren salmenta?
Guztiz agortuta daude. Arazo batzuk izan ditugu aforoarekin, baina dena ongi atera da. Ez genuen espero horren azkar saltzea.

Ikusita sarreren salmenta nola joan den, antolatu dituzuen gainontzeko ekitaldiek ere erantzun handia jasotzea espero daiteke.
Hala espero dugu. Eguraldiaren menpe gaude. Daukagun abantaila handiena da kalean egiten diren ekintza guztiak doan direla, eta horrek jende asko erakartzen du. Egun horretan Behobia-Donostia lasterketa dago, eta horren osteko plana izan daiteke Irritxoen Egunera etortzea. Deialdia ere toki guztiera zabaltzen saiatu gara: milaka kartel banatu ditugu Euskal Herri osoan, prentsa, publizitatea, sare sozialak…

Lehen aldia da festari halako dimentsioa ematen diozuela eta kalera ateratzen duzuela. Datorren urteetan ere hala jarraitzea da asmoa?
Gure eskaria izan da guk hau egin ondoren, hurrengo urtean ere beste herri batek antolatzen jarraitzea, ez geratzea hemen. Asmoa da beste herri batek hartzea ardura hori.

Eskaini al da herriren bat?
Oraindik ez. Ikusi behar da lehenbizi nola ateratzen den aurtengoa. Espero dugu Gabonetarako erabaki bat hartzea.

Orain arte lan handia egin duzue, baina egunean zehar zertan ibiliko zarete?
Gune bakoitzak bere arduradunak ditu, eta gu ibiliko gara horien inguruan bueltaka, ateratzen diren arazoak konpontzen.

Bidali gonbidapena herritarrei.  
Jendea etor dadila. Babestu diguten tabernak ere izango dira, kartelez identifikatuta. Jendeari deialdia egiten diogu toki horietan kontsumitzeko. Izan ere, herritar, elkarte eta dendek modu askotan kolaboratu dute: batzuk ekonomikoki, besteak euren ekarpenak eginez… 10.000 eskuorri aterako ditugu azalduz zeintzuk diren laguntzaileak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.