Amable Ariasen margolanak ikusgai daude Mentxu Gal aretoan
Amable Arias artistaren erakusketa inauguratu zuten iragan ostiralean, Mentxu Gal aretoan. Otsailaren 10era arte ikusgai izango dira Ariasen margolanak. Erakusketak bildutako margolanak bi multzotan banatuta daude. Batetik, Macabros –Makabroak– izeneko lanak daude eta bestetik, Huellas de azul electrico –Urdin elektrikoaren arrastoak– multzoa dago. Hala, 36 marrazki biltzen ditu lehen bildumak eta paperaren gainean tinta txinatarra erabiliz egindako marrazkiak dira. 1983. urtean osatu zuen bilduma eta biolentzia, sadismoa, mendekua eta gorrotoa lantzen ditu bertan artista espainiarrak. Urdin elektrikoaren arrastoak bildumak bestalde, Ariasen 25 margolan hartzen ditu bere baitan. Tinta urdineko tanpoien bidez egindako marrazkiak dira eta hamaika gai lantzen ditu: autorretratuak, benetazko zein asmatutako fauna, biluziak… Marrazkiak 1973. urte inguruan egin zituen Ariasek. Ordutegia: ostirala eta larunbata 18:00etik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.
Amable Arias artistaren erakusketa inauguratu zuten iragan ostiralean, Mentxu Gal aretoan. Otsailaren 10era arte ikusgai izango dira Ariasen margolanak.
Erakusketak bildutako margolanak bi multzotan banatuta daude. Batetik, Macabros –Makabroak– izeneko lanak daude eta bestetik, Huellas de azul electrico –Urdin elektrikoaren arrastoak– multzoa dago. Hala, 36 marrazki biltzen ditu lehen bildumak eta paperaren gainean tinta txinatarra erabiliz egindako marrazkiak dira. 1983. urtean osatu zuen bilduma eta biolentzia, sadismoa, mendekua eta gorrotoa lantzen ditu bertan artista espainiarrak.
Urdin elektrikoaren arrastoak bildumak bestalde, Ariasen 25 margolan hartzen ditu bere baitan. Tinta urdineko tanpoien bidez egindako marrazkiak dira eta hamaika gai lantzen ditu: autorretratuak, benetazko zein asmatutako fauna, biluziak… Marrazkiak 1973. urte inguruan egin zituen Ariasek.
Ordutegia: ostirala eta larunbata 18:00etik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.