Euskara ikastaroetan 35 guraso ari dira parte hartzen
Errenteriako Udalak jakinarazi dutenez, 35 guraso ari dira parte hartzen haiei zuzendutako euskara ikastaroetan. Zehazki, 0-12 urte arteko gurasoei zuzenduta daude ikastaro horiek. Partaide guztiak hiru taldetan banatu dituzte, eta bakoitzak bere urrat...
Errenteriako Udalak jakinarazi dutenez, 35 guraso ari dira parte hartzen haiei zuzendutako euskara ikastaroetan. Zehazki, 0-12 urte arteko gurasoei zuzenduta daude ikastaro horiek. Partaide guztiak hiru taldetan banatu dituzte, eta bakoitzak bere urrats eta ordutegia du. Euskara departamentuak eta euskaltegiak balorazio positiboa egin dute.
Oraindik izena eman daiteke ikastaro horietan, eta informazio gehiago Xenpelar AEK Euskaltegian lor daiteke (943 34 02 33).