Trintxer elkarteak 25. urteurrena betetzeko batzordea eratuko du
Trintxer elkarteak mende laurdena beteko du datorren urtean, eta ospakizunak prestatzeko asmoz, batzorde bat eratu dute ekitaldiak antolatzeko asmoz. Ostegun honetan, hilaren 15ean, bilera egingo dute elkartean bertan, 19:30etik aurrera. Urteurrenerako...
Trintxer elkarteak mende laurdena beteko du datorren urtean, eta ospakizunak prestatzeko asmoz, batzorde bat eratu dute ekitaldiak antolatzeko asmoz. Ostegun honetan, hilaren 15ean, bilera egingo dute elkartean bertan, 19:30etik aurrera. Urteurrenerako ideiak izan ditzaketen bazkide guztiei —baita gainontzekoei ere— deia luzatu diete bertan parte hartzeko.
Bestalde, elkartearen material zaharra (argazkiak, dokumentuak, kartelak…) duten bazkideei gonbite berezia egin diete, laguntzeko.
