Udalak 17.600 euro banatu ditu gizarte zerbitzuen arloko proiektuak sustatzeko
Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arloak 10.000 euro banatu ditu esparru horretan lan egiten duten elkarteen artean. Aurten hemezortzi elkartek jaso dute 400 eta 800 euro arteko diru laguntza. Horiez gain, beste bost elkartek 7.600 euro jaso dituzte, diru laguntza izendunen bidez. Maite Pelaez arloko zinegotziak azaldu duenez, urteetan luzatzen diren proiektuak laguntzen saiatzen dira: “Udaletik ezinbestekoa jotzen dugu laguntza hauek ematea. Asoziazio hauek lan bikaina egiten dute, eta gure beharra da laguntzea, oso kontutan hartzekoa da bolondresek egiten duten lana. Behin elkarte bati laguntza eman ondoren, hurrengo urteetan ematen jarraitu behar da, proiektuek urte batzuetarako garapena behar dute eta”. Beheko zerrendan ikus daitezkeenez gain, beste bost elkartek laguntza izenduna jaso dute, urtero bezala: EMEKI Emakume elkarteak 3.000 euro, Caritasek 1.500 euro, Odol Emaileen Elkarteak 1.500 euro, Nagusilan Elkarteak 1.000 euro eta Itsasgizonen Elkarteak 600 euro. Guztira 7.600 euro banatzen ditu udalak diru laguntza izendunen bidez. Gizarte Zerbitzuetako arloak lagundutako proiektuak Ortzadar. Aldizkako laguntza behar duten adimen limitedun pertsonentzat, integrala eta diziplina anitzekoa den arreta eta eskuhartzea. 400 euro. ATECE. Hartutako kalte zerebrala duten pertsonen eta beraien familiakoen erabateko arreta proiektuaren Administrazio programa. 400 euro. Guztion Artean. Etorkinen eta Hondarribiko udalerriko bizilagunen arteko parte hartze eta kultur elkartrukerako proiektua. 600 euro. ADEMGI. Esklerosi [...]
Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arloak 10.000 euro banatu ditu esparru horretan lan egiten duten elkarteen artean. Aurten hemezortzi elkartek jaso dute 400 eta 800 euro arteko diru laguntza. Horiez gain, beste bost elkartek 7.600 euro jaso dituzte, diru laguntza izendunen bidez.
Maite Pelaez arloko zinegotziak azaldu duenez, urteetan luzatzen diren proiektuak laguntzen saiatzen dira: “Udaletik ezinbestekoa jotzen dugu laguntza hauek ematea. Asoziazio hauek lan bikaina egiten dute, eta gure beharra da laguntzea, oso kontutan hartzekoa da bolondresek egiten duten lana. Behin elkarte bati laguntza eman ondoren, hurrengo urteetan ematen jarraitu behar da, proiektuek urte batzuetarako garapena behar dute eta”.
Beheko zerrendan ikus daitezkeenez gain, beste bost elkartek laguntza izenduna jaso dute, urtero bezala: EMEKI Emakume elkarteak 3.000 euro, Caritasek 1.500 euro, Odol Emaileen Elkarteak 1.500 euro, Nagusilan Elkarteak 1.000 euro eta Itsasgizonen Elkarteak 600 euro. Guztira 7.600 euro banatzen ditu udalak diru laguntza izendunen bidez.
Gizarte Zerbitzuetako arloak lagundutako proiektuak
- Ortzadar. Aldizkako laguntza behar duten adimen limitedun pertsonentzat, integrala eta diziplina anitzekoa den arreta eta eskuhartzea. 400 euro.
- ATECE. Hartutako kalte zerebrala duten pertsonen eta beraien familiakoen erabateko arreta proiektuaren Administrazio programa. 400 euro.
- Guztion Artean. Etorkinen eta Hondarribiko udalerriko bizilagunen arteko parte hartze eta kultur elkartrukerako proiektua. 600 euro.
- ADEMGI. Esklerosi anizkoitzagatik busti zaitez kanpainaren XI. edizioa. 600 euro.
- Izan Fundazioa. Epailearen neurripean dauden adin txikiko eta beraien familien esku hartze programa. 400 euro.
- Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa. 2012ko Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren jarduerak. 600 euro.
- Begisare. 2012ko Begisaren jarduera plana. 400 euro.
- ALCER. Arreta psikosozialeko zerbitzua. 600 euro.
- AGIFES. Harrera, informazio eta orientabide programa. Familikoentzako ikastaroak eta sensibilizazio kanpaina. 800 eur
- ASPARGUI Txingudi Bidasoa. Elkartze mugimendua. 800 euro.
- ACABE. Gaixo eta beraien familientzako laguntza psikosoziala. Komunitatean esku hartzea, prebentzioa eta sensibilizazioa. 600 euro.
- Katxalin. Bularreko minbiziaz operatutako emakumei eta beren familikoei arreta biopsikosozialari buruzko programa. 400 euro.
- Bikarte. Egoera behartsuan bizi diren errusiar eta bieloerrusiar gazteen aldi baterako harrera EAEko familien etxe giroan. 400 euro.
- AGIPASE. Krisian dauden familien esku hartze programa psikosoziala. 400 euro.
- ATZEGI. Programa Txolarte Kluba-Aisia. 800 euro.
- SOS Euskadiko lapurtutako haurtxoak. Lagundu iezaguzu haiek aurkitzen kanpaina. 400 euro.
- Aurreratu Elkartea. Egokitutako jarduerak ezgaitasuna duten pertsonentzat. Sensibilizazioa. 800 euro.
- Gautena. Aisia eta tarte libre zerbitzua. 600 euro.
