Zuberoara itzuliko dira Jaizkibel Mendizale taldekoak
Asteburu honetan egingo du Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Itzuliaren azkeneko etapa. Pasa den hilean egin behar zuten, baina eguraldi txarra dela eta, bertan behera utzi zuten. Bederatzigarren etapak —eguraldiak uzten badu— Larrañeko mendat...
Asteburu honetan egingo du Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Itzuliaren azkeneko etapa. Pasa den hilean egin behar zuten, baina eguraldi txarra dela eta, bertan behera utzi zuten.
Bederatzigarren etapak —eguraldiak uzten badu— Larrañeko mendatea eta Iratiko Etxolak lotuko ditu. Orhi mendia (2.017 metro) igoko dute hamahiru kilometroko ibilbidean.
Izena emateko edo informazio gehiago jaso nahi duenak 943 51 47 00 telefono zenbakira dei dezakete, asteazkenean edo ostiralean, 20:00etatik 22:00etara. Mendizale taldearen webgunean ere ikus daitezke azken orduko aldaketak, baleude.
Autobusa 06:45ean aterako da Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko geltokitik, eta ordu laurden beranduago Antxotik.
