Ama Guadalupekoak Ihosvani Veitia entrenatzaile kubatarra fitxatu du
Ama Guadalupekoa Judo Taldeak Ihosvani Ronaldo Veitia kubatarra fitxatu du entrenatzaile taldea osatzeko. Kubako emakumeen selekzio indartsuaren entrenatzailearen semea da eta Argentinan, Portugalen eta Herrialde Katalanetan lan egin izan du. Taldetik esan dutenez, “erabakia, Daniel Palavecino zuzendari teknikoak diseinatutako handitze planaren barruan kokatzen da. Palavecinoren nahia da Hondarribiko judoken unibertsitate ikasketak eta eliteko kirol jarduera bateragarria egin ahal izatea da, beste autonomi elkarteetara joan behar izan ez dezaten”. Horren harira, Ama Guadalupekoak Portugal, Sicilia, Genova eta Bulgariako talde batzuekin hitzarmena sinatu du, kirolari eta entrenatzaile trukatzeak egiteko. Horren adibide, hilaren lehen astean Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketa jokatzeko etorritako zenbait klubetako judokak herriko kirolariekin batera entrenatu ziren. Ikasturte honetan, besteak beste, Portugalen astebetez eta Bulgariako Silven herrian hamar egunez ariko dira Hondarribiko judo taldeko gazte batzuk.
Ama Guadalupekoa Judo Taldeak Ihosvani Ronaldo Veitia kubatarra fitxatu du entrenatzaile taldea osatzeko. Kubako emakumeen selekzio indartsuaren entrenatzailearen semea da eta Argentinan, Portugalen eta Herrialde Katalanetan lan egin izan du. Taldetik esan dutenez, “erabakia, Daniel Palavecino zuzendari teknikoak diseinatutako handitze planaren barruan kokatzen da. Palavecinoren nahia da Hondarribiko judoken unibertsitate ikasketak eta eliteko kirol jarduera bateragarria egin ahal izatea da, beste autonomi elkarteetara joan behar izan ez dezaten”.
Horren harira, Ama Guadalupekoak Portugal, Sicilia, Genova eta Bulgariako talde batzuekin hitzarmena sinatu du, kirolari eta entrenatzaile trukatzeak egiteko. Horren adibide, hilaren lehen astean Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketa jokatzeko etorritako zenbait klubetako judokak herriko kirolariekin batera entrenatu ziren. Ikasturte honetan, besteak beste, Portugalen astebetez eta Bulgariako Silven herrian hamar egunez ariko dira Hondarribiko judo taldeko gazte batzuk.

