Gazteek eskualdean parte hartzeko proiektu bat martxan jarriko dute
Oarsoaldea, etorkizunera begirada iragana erreparatuz eskualdean gazteen parte hartzea bultzatzeko proiektua martxan jarri dute Hezizerb elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak. Datozen egunetan hainbat ekitaldi egingo dituzte, eta...
Oarsoaldea, etorkizunera begirada iragana erreparatuz eskualdean gazteen parte hartzea bultzatzeko proiektua martxan jarri dute Hezizerb elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Errenteriako Udalak. Datozen egunetan hainbat ekitaldi egingo dituzte, eta batik bat gazteei zuzenduta daude. Hala ere, herritar orori luzatu diote gonbitea.
Egitaraua
- Gaur: Topaketara, elkarrizketara eta parte hartzera gonbidatzen duen gune bat sortuko dute proiektuaren gaiarekin lotutako apainketa eginez eta girotuz. 17:30etik 19:30era, Foru plazan.
- Etzi: Formazio irekiaren jardunaldia egingo dute, Merkatuzarren, 10:00etatik 13:0e0tara: Parte hartzean hezitzeko metodologia praktikoa. Irakasle, begirale-dinamizatzaile, elkarteko kideei, tekinikari eta gizarte eragileei zuzenduta dago.
- Azaroak 24: Memoria historiko berreskuratzeko ekintza irekia egingo dute hainbat belaunalditako pertsonekin, garaiko eta egungo argazkien bidez Errenteriako eboluzio ikusteko. 11:00etatik 13:00etara, Foru plazan.
- Abenduak 1: Oarsoaldea etorkizunera begirada: gertuko etorkizuna eta urrutiko etorkizuna irudikatuko dute. Kultur adierazpen hiritarrak eta perfomance bat egingo dute., 11:00etatik 13:00etara, Foru plazan.
