Guadalupetik Donibanera, Haurtzaroko mendizaleen lehen irteera
Eskolarteko Finalisten Egunaren ondoren, Haurtzaroko mendizaleek igandean ekingo diote 2012-2013 ikasturteko mendi irteeren egutegi propioari. Lehen irteera Guadalupetik Donibanera egingo dute igande goizean, Jaizkibeldik pasatuta. 08:30ean aterako dir...
Eskolarteko Finalisten Egunaren ondoren, Haurtzaroko mendizaleek igandean ekingo diote 2012-2013 ikasturteko mendi irteeren egutegi propioari. Lehen irteera Guadalupetik Donibanera egingo dute igande goizean, Jaizkibeldik pasatuta.
08:30ean aterako dira ikastolako aparkalekutik, eta Guadalupera joango dira, autobusez. Oinezko ibilbidea bukatuta, 13:30ean itzuliko dira Haurtzarora mendizaleak, Donibanen autobusa hartu ondoren.
Irteeran parte hartu nahi dutenek, ikastolako idazkaritzan eman dezakete izena gaur eta bihar. Ikasleek 4 euro ordaindu behar dituzte irteeran parte hartzeko, eta 6 helduek.
