Xirimiriak ez du zapuztu Proisaren aldeko aldarrikapena

Goizean goizetik ari dira Pasai San Pedron Gaztaina Proisa Fest jaialdia egiten espazio kulturalaren alde. Ekintza animatuena bazkaria izan da. Hamarnaka sanpedrotar bildu dira mahaiaren bueltan, eta sabela ongi bete ondoren, bertsolariek girotu dute b...

Gaztaina Proisa FestGoizean goizetik ari dira Pasai San Pedron Gaztaina Proisa Fest jaialdia egiten espazio kulturalaren alde. Ekintza animatuena bazkaria izan da. Hamarnaka sanpedrotar bildu dira mahaiaren bueltan, eta sabela ongi bete ondoren, bertsolariek girotu dute bazkalostea. Horien artean eskualdeko aurpegi ezagunak zeuden: Jon Martin, Xamoa eta Haritz Casabal. Bertsoak musikarekin nahastu dituzte, gitarra, baxua eta saxofoiaren laguntza izan baitute.

Bertsotan hasi baino zertxobait lehenago, nahi ez zuten bisita bat jaso dute: xirimiarena. Hala ere, jendearen animoak ez ditu zapuztu, eta goizeko ordu txikietara arteko eskaintza daukate. Hain zuzen, 00:00etatik aurrera Korkones de Pasaia, Nunguayaz eta Glaukomak kontzertua eskainiko dute Mogambon.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.