Aurrekontuen proposamena herritarrei azalduko die aldundiak bihar Amaian

2012ko balantzea egin eta 2013ko aurrekontuak aurkeztuko ditu aldundiko ordezkaritza batek bihar, Amaia Kultur Zentroan, 19:00etan. Martin Garitano ahaldun nagusia izango da bertan, ordezkaritzaren buru. Erakundetik esan dutenez, “herritar guztie...

2012ko balantzea egin eta 2013ko aurrekontuak aurkeztuko ditu aldundiko ordezkaritza batek bihar, Amaia Kultur Zentroan, 19:00etan. Martin Garitano ahaldun nagusia izango da bertan, ordezkaritzaren buru. Erakundetik esan dutenez, “herritar guztiei irekia dago ekitaldi hori”.

Herrialde osoan egiten ari dira herritarrekin bilerak. Aurretik, aurrekontuak prestatu baino lehen, zenbait bilera egin zituzten herriz herri, “herritarren ekarpenak jasotzeko”. Irunen, irailaren 25ean izan ziren eta bihar izango dira berriro, azalpenak emateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.