Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako ekitaldia deitu dute Kabigorrin

Frankismoaren zigorgabetasunaren aurka eta diktaduraren kontra Argentinan abiatutako auziaren aldeko ekitaldia antolatu du Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikarrak, ostegunean. Sostengu ekitaldia Kabigorri Ateneoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Horiek horrela, Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako auzi argentinarraren aldeko ekintza aurkeztuko du ekitaldian Manuel Blanco Chivitek. La comuna Francoren errepresaliatuen elkarteko kidea da Chivite. Josu Ibargutxik bestalde, Goldatu.org weborriaren aurkezpena ere egingo du ekitaldian. Francoren Diktadura garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen Elkartea da Goldatu. Bukatzeko, Propaganda ilegal. Itinerario de prisiones (1972-1975) –Propaganda ilegala. Espetxeen ibilbidea (1972-1975)– liburua aurkeztuko du Luis Puicercus, Putxik.  

Frankismoaren zigorgabetasunaren aurka eta diktaduraren kontra Argentinan abiatutako auziaren aldeko ekitaldia antolatu du Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikarrak, ostegunean. Sostengu ekitaldia Kabigorri Ateneoan izango da, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Horiek horrela, Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako auzi argentinarraren aldeko ekintza aurkeztuko du ekitaldian Manuel Blanco Chivitek. La comuna Francoren errepresaliatuen elkarteko kidea da Chivite.

Josu Ibargutxik bestalde, Goldatu.org weborriaren aurkezpena ere egingo du ekitaldian. Francoren Diktadura garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen Elkartea da Goldatu.

Bukatzeko, Propaganda ilegal. Itinerario de prisiones (1972-1975) –Propaganda ilegala. Espetxeen ibilbidea (1972-1975)– liburua aurkeztuko du Luis Puicercus, Putxik.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.