Gironatik esku hutsik itzuli da Hondarribia Irun

Hondarribia Irun saskibaloi taldea esku hutsik itzuli da Kataluniatik, atzo arratsaldean Gironako Fontajau kiroldegian SPAR UniGironaren kontra galdu eta gero (81-62). Gironarrek hasieratik erabakita utzi nahi izan zuten partida eta lehen laurdena 22-1...

Hondarribia Irun saskibaloi taldea esku hutsik itzuli da Kataluniatik, atzo arratsaldean Gironako Fontajau kiroldegian SPAR UniGironaren kontra galdu eta gero (81-62). Gironarrek hasieratik erabakita utzi nahi izan zuten partida eta lehen laurdena 22-10 aurretik joan ziren. Bigarren partzialean hobeto aritu ziren hondarribiarrak eta UniGironaren errenta zortzi puntura murriztu zuten (40-32). Baina bigarren zatian berriro etxekoak nagusi izan ziren eta Anne Peñaren neskek ez zuten garaipena lortzekoinolako aukerarik izan.

Berdeen artean Sandra Igueravide baseak —12 puntu, 6 errebote eta 8 asistentzia—, Mandisa Stevenson pibotak —14 puntu eta 7 errebote— eta Lindsay Harrisek —14 puntu eta 5 errebote— 11na puntuko balorazioa jaso zuten. Nichole Bravard izan zen katalanen artean onena: 20 puntu saskiratu zituen, 8 errebote hartu eta 27ko balorazioa izan zuen.

Datorren asteburuan Bembibre hartuko du Hondarribia Irunek, Hondartza kiroldegian. Larunbatean izango da, 19:00etan hasita. Leongo taldea Emakumeen Ligako sailkapeneko azkenaurreko tokian dago, garaipen bakarrarekin, azken tokian den Conquerorekin berdinduta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.