Sorturen eratze prozesurako batzarrak egingo dituzte larunbatean, lau barrutietan

Sortu ezkerreko alderdi independentista berria eratzeko prozesuan murgilduta daude. Batzarrak egiten ari dira herriz herri, eta Pasaiako barrutien txanda larunbat honetan izango da. Donibanen eta Antxon goizean egingo dituzte bilerak. Lehenengoan, Vict...

Sortu ezkerreko alderdi independentista berria eratzeko prozesuan murgilduta daude. Batzarrak egiten ari dira herriz herri, eta Pasaiako barrutien txanda larunbat honetan izango da. Donibanen eta Antxon goizean egingo dituzte bilerak. Lehenengoan, Victor Hugo Etxean izango da, eta bigarrenean, berriz, Kultur Etxean. Biak 09:30ean hasiko dira.

Trintxerpe eta San Pedrokoak, berriz, arratsaldean batzartuko dira, Trintxerpeko liburutegian. Lehen ponentzia eztabaidatuko dute, oinarri ideologikoei dagokiena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.