XXVI. Mendi Jardunaldiak antolatu ditu Giriziak

Etzi hasi eta igandera arte, XXVI. Mendi Jardunaldiak izango dira herrian, Giriziaren eskutik. Astean zehar, diapositiba eta bideo emanaldiak izango dira udaletxeko areto nagusian, 20:00etan (ostiralean 20,30ean). Igandean, berriz, irteera egingo dute....

Etzi hasi eta igandera arte, XXVI. Mendi Jardunaldiak izango dira herrian, Giriziaren eskutik. Astean zehar, diapositiba eta bideo emanaldiak izango dira udaletxeko areto nagusian, 20:00etan (ostiralean 20,30ean). Igandean, berriz, irteera egingo dute. Hauxe da egitaraua:

  • Etzi, asteazkena, hilaren 21a: Arroketatik igoeren bila, Mikel Ajuriaren eskutik.
  • Etzidamu, osteguna, hilaren 22a: Iran. Topikoen aurkako bidaia, Asier Aranzabal eta Mila Gallastegiren eskutik.
  • Ostirala, hilaren 23a: Nextime Inhala, Aletx Txikonen eskutik.
  • Igandea, hilaren 25a. Negu Festa: Kodeseko monasterioa, Ioar (1.414 metro) eta Agilar de Kodes irteera. Lau ordu, gosaria barne. Ondoren, bazkaria. Izen-ematea: Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo Giriziaren webgunean (emaitza: 55 euro).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.