Bideo emanaldiak izango dira, gaur udal ludoteketan
Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, gaur, arratsaldean bideo emanaldi bereziak prestatu dituzte udal ludoteketan. Jarraian, hainbat jolas egingo dituzte, “haurren eskubideen inguruan lan egiteko”. Hilaren 25ean, berriz, Emakumeen...
Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, gaur, arratsaldean bideo emanaldi bereziak prestatu dituzte udal ludoteketan. Jarraian, hainbat jolas egingo dituzte, “haurren eskubideen inguruan lan egiteko”.
Hilaren 25ean, berriz, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, berriz, beste hainbat ekintza egingo dituzte ludoteka eta gaztelekuetan. Hilaren 25a igandea tokatzen denez, hurrengo egunean landuko dituzte ekintzak, Udal Ludoteketan. Hain zuzen, enpatia landuko dute hainbat joko eginez. Beraungo Udal Gaztelekuan, berriz, etzi, Beldur Barik proiektuaren barruko bideo emanaldia izango dute.
