Gaualdi kubatarra egingo dute larunbatean Truck-en
Omar Gonzalez y Fuerza Latina taldearen kontzertua eta Carlos DJa, bi horietaz gozatuko dute larunbatean Truck diskotekara joaten direnek. Gaualdi kubatarra antolatu du Foru kaleko aretoak 22:00etatik aurera. Sarrerak 10 euroko prezioa izango du, edari...
Omar Gonzalez y Fuerza Latina taldearen kontzertua eta Carlos DJa, bi horietaz gozatuko dute larunbatean Truck diskotekara joaten direnek. Gaualdi kubatarra antolatu du Foru kaleko aretoak 22:00etatik aurera. Sarrerak 10 euroko prezioa izango du, edari bat barne. Musikaz gain dantzatzeko aukera ere izango da, Carlos Salsacasineros irakaslearekin: “Egun Kuban entzuten diren abesti berrienak entzungo ditugu eta dantza sesioa egingo dugu bikoteka”, esan dute Trucketik.
Diskotekatik gogorarazi dutenez, 01:00etatik aurrera orduro autobusa jarriko dute doan, Irunera joan behar dutenentzat.
