Latitud 43 indie taldearen kontzertua Uxoan, ostiralean
Men of Rock musika elkarteak Latitud 43 musika taldearen kontzertua antolatu du Uxoa tabernan, ostiralean. Ohi bezala, 22:30ean hasiko da emanaldia eta doan izango da. Latitud 43 seikote donostiarra da, pop rock eta indie musiken artean mugitzen dena. ...
Men of Rock musika elkarteak Latitud 43 musika taldearen kontzertua antolatu du Uxoa tabernan, ostiralean. Ohi bezala, 22:30ean hasiko da emanaldia eta doan izango da. Latitud 43 seikote donostiarra da, pop rock eta indie musiken artean mugitzen dena. Talde bezala 2006an hasi ziren, baina lau kide (bateria eta abeslaria ez, beste laurak) Navaja de Occam taldeko partaideak ziren.
