Oraindik izena eman daiteke langabetuen alde igandean Klink-en egingo duten elkartasun bazkarirako
Igandean, hilaren 25ean, euskal kantuen zaleak elkartuko dira San Pedro kalean, hileko Kalean Kantuz ekitaldirako. Aste honetakoa berezia izango da, abestu eta gero bazkari solidarioa egingo baitute Klink elkartean. Bertan bazkaldu nahi duenak Kai Ald...
Igandean, hilaren 25ean, euskal kantuen zaleak elkartuko dira San Pedro kalean, hileko Kalean Kantuz ekitaldirako. Aste honetakoa berezia izango da, abestu eta gero bazkari solidarioa egingo baitute Klink elkartean. Bertan bazkaldu nahi duenak Kai Alde goxodendan edo Alzaga Urdaiazpikoak saltokian eros ditzake txartelak, 20 euroan. Pertsona bakoitzeko Klinkek 10 euro emango dizkio Caritas erakundeari, langabetuen alde egiten ari den kanpainarako.
“Bazkarira 100 lagun etortzea espero dugu, horrela, Caritasi 1.000 euro eman ahal izango dizkiogu”, esan du Josema Nogerasek, Klink Elkartetik.
