Arraun elkarteak denboraldiko banderen bedeinkapena egingo du larunbatean
Larunbat honetan, 2012 denboraldian lortutako banderen bedeinkapen ekitaldia egingo du Hondarribia Arraun Elkarteak. Arraunlariak eta zuzendaritzako kideak 12:20an abiatuko dira elkartearen egoitzatik Alde Zaharreruntz, Abiyuan fanfarreak lagunduta. Udaletxe azpian, zinegotziak batuko zaizkie eta elkarrekin joango dira Kale Nagusiko parrokira. 12:30ean hasiko da banderak bedeinkatzeko meza. Mezaren ondoren bildutakoak Hemandadera jaitsiko dira eta han utziko dituzte banderak, bertan gorde ditzaten. Ondoren bazkaria egingo dute Alameda ajtetxean. Bazkaltzera joan nahi duenak Kai-Alde goxodendan, Mapfra aseguru etxeko bulegoan edo arraun elkartearen bulegoetan eros ditzakete tiketak. Aurten beso asko beharko dira banderak elizara eta handik Hermandaderaino eramateko. Guztira, hamalau bandera bedeinkatuko dituzte, 11 Ama Guadalupekoa ontziko arraunlariek lortutakoak eta beste hiru aulki mugikorreko kirolariek irabazitakoak. Bertiz anaien ama, amabitxi Aurten Iñigo eta Gorka Bertizen ama Junkal Navarro izango da ekitaldiko protagonistetako bat, aurtengo amabitxi hautatu baitute. Iñigo Bertizek bederatzi urte egin ditu taldean eta anaiak zortzi. Ibilbide horren eskertza da bere ama arraun elkartearen aurtengo amabitxi izendatu izana. Bedeinkatuko dituzten banderak Haurren Mailako Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga. Gazte Mailako Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga. Helduen Mailako Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga. Gipuzkoako TKE Liga. Orioko XVIII Traineru Jaitsiera. IV. Bilboko Trineru Jaitsiera (TKEko aurkezpena). Petronor XXIX. Bandera (TKE). Portugaleteko XXXI. Bandera (TKE). Eusko Label Bandera (TKE). Pasaiako Portu [...]
Larunbat honetan, 2012 denboraldian lortutako banderen bedeinkapen ekitaldia egingo du Hondarribia Arraun Elkarteak. Arraunlariak eta zuzendaritzako kideak 12:20an abiatuko dira elkartearen egoitzatik Alde Zaharreruntz, Abiyuan fanfarreak lagunduta. Udaletxe azpian, zinegotziak batuko zaizkie eta elkarrekin joango dira Kale Nagusiko parrokira. 12:30ean hasiko da banderak bedeinkatzeko meza.
Mezaren ondoren bildutakoak Hemandadera jaitsiko dira eta han utziko dituzte banderak, bertan gorde ditzaten. Ondoren bazkaria egingo dute Alameda ajtetxean. Bazkaltzera joan nahi duenak Kai-Alde goxodendan, Mapfra aseguru etxeko bulegoan edo arraun elkartearen bulegoetan eros ditzakete tiketak.
Aurten beso asko beharko dira banderak elizara eta handik Hermandaderaino eramateko. Guztira, hamalau bandera bedeinkatuko dituzte, 11 Ama Guadalupekoa ontziko arraunlariek lortutakoak eta beste hiru aulki mugikorreko kirolariek irabazitakoak.
Bertiz anaien ama, amabitxi
Aurten Iñigo eta Gorka Bertizen ama Junkal Navarro izango da ekitaldiko protagonistetako bat, aurtengo amabitxi hautatu baitute. Iñigo Bertizek bederatzi urte egin ditu taldean eta anaiak zortzi. Ibilbide horren eskertza da bere ama arraun elkartearen aurtengo amabitxi izendatu izana.
Bedeinkatuko dituzten banderak
- Haurren Mailako Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga.
- Gazte Mailako Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga.
- Helduen Mailako Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga.
- Gipuzkoako TKE Liga.
- Orioko XVIII Traineru Jaitsiera.
- IV. Bilboko Trineru Jaitsiera (TKEko aurkezpena).
- Petronor XXIX. Bandera (TKE).
- Portugaleteko XXXI. Bandera (TKE).
- Eusko Label Bandera (TKE).
- Pasaiako Portu Agitaritzaren II. Bandera (TKE).
- Hondarribiko XXV. Bandera, Mapfre Sari Nagusia (TKE).
- Corte Ingles XXXVIII. Bandera.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketa.
- Espainiako Traineru Txapelketa.

