Bob Marleyri buruzko proiekzioa eta kontzertua izanen dira igandean Varietesen
Zinea eta musika eskutik emanda joango dira igandean Varietes aretora, Jamaika eta reggaee musika protagonista izango duen ekitaldira. 17:00etan hasita, Bob Marley musikariari buruzko dokumentala, dastaketa gastronomiko tropikala eta reggae kontzertua izango dira. Hasteko, Kevin Macdonald zuzendariak landutako Marley dokumentala emango dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, “lan liluragarria, ederki filmatua, pasa den mendeko itxura enblematiko horren ulertzeko” egokia da. Marleyren figura sakon lantzen duen grabaketa da, bi ordu eta erdiko luzerakoa. Jamaika usaineko ekitaldia, nola ez, kontzertu batekin amaituko da. Baina aurretik indarrak hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, Hendaian bizi den Martinikar batek prestaturiko espezialitate tropikalekin. Dokumentala amaitzerako prest izango da mahaia. 70. hamarkadako estandarrak Kontzertua 20:o0etan hasiko da. Herriko sOOn cOme taldeak Bob Marleyren errepertorio luzetik hautaketa bat joko du ordubetez. Christophe Donnat (ahotsa eta gitarra), Cedric Ilhardoy (bateria) eta Gregory Ampen (baxua) musikariek osatzen dute taldea. “70. hamarkadako reggae roots musikaren standard ezaunenak jotzen ditu Soon Come taldeak”, argitu dute Varietesetik. Emanaldian zehar, zine aretoko teknikariek prestaturiko proiekzioa ikusteko aukera izango da; Bob Marleyren irudi eta grabaketekin prestatu dute proiekzioa. Sarrera bakarra izango da, zinerako eta kontzerturako, 6,5 euroan. Kanpotik etorriko direnentzat, Varietes aretoa Hendaia erdigunean dago, Antzokiko karrikan.
Zinea eta musika eskutik emanda joango dira igandean Varietes aretora, Jamaika eta reggaee musika protagonista izango duen ekitaldira. 17:00etan hasita, Bob Marley musikariari buruzko dokumentala, dastaketa gastronomiko tropikala eta reggae kontzertua izango dira.
Hasteko, Kevin Macdonald zuzendariak landutako Marley dokumentala emango dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, “lan liluragarria, ederki filmatua, pasa den mendeko itxura enblematiko horren ulertzeko” egokia da. Marleyren figura sakon lantzen duen grabaketa da, bi ordu eta erdiko luzerakoa.
Jamaika usaineko ekitaldia, nola ez, kontzertu batekin amaituko da. Baina aurretik indarrak hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, Hendaian bizi den Martinikar batek prestaturiko espezialitate tropikalekin. Dokumentala amaitzerako prest izango da mahaia.
70. hamarkadako estandarrak
Kontzertua 20:o0etan hasiko da. Herriko sOOn cOme taldeak Bob Marleyren errepertorio luzetik hautaketa bat joko du ordubetez. Christophe Donnat (ahotsa eta gitarra), Cedric Ilhardoy (bateria) eta Gregory Ampen (baxua) musikariek osatzen dute taldea. “70. hamarkadako reggae roots musikaren standard ezaunenak jotzen ditu Soon Come taldeak”, argitu dute Varietesetik. Emanaldian zehar, zine aretoko teknikariek prestaturiko proiekzioa ikusteko aukera izango da; Bob Marleyren irudi eta grabaketekin prestatu dute proiekzioa.
Sarrera bakarra izango da, zinerako eta kontzerturako, 6,5 euroan. Kanpotik etorriko direnentzat, Varietes aretoa Hendaia erdigunean dago, Antzokiko karrikan.

