Kiroldegia zenbat aste itxi galdetzen ari dira bazkideei
Elorsoro kiroldegiko 2013ko lanak egiteko, zenbat aste itxi behar duten galdetzen ari dira kiroldegiko arduradunak bazkideei. Abenduaren 5era arte, sarreran dagoen mahaian bozkatu ahal izango dute 16 urtetik gorako bazkideek, eta bi aukera hauen artean...
Elorsoro kiroldegiko 2013ko lanak egiteko, zenbat aste itxi behar duten galdetzen ari dira kiroldegiko arduradunak bazkideei. Abenduaren 5era arte, sarreran dagoen mahaian bozkatu ahal izango dute 16 urtetik gorako bazkideek, eta bi aukera hauen artean hautatu: bi aste itxi, edo hiru.
Bi asteko aukeratuz gero, uztailean eta abuztuan 20:00etan itxiko dute kiroldegia, 22:00etan beharrean. Hiru aste aukeratuz gero, ez da aldaketarik izango ordutegian.
Abenduaren erdialdean jakinaraziko dute zein den bazkideek hautatu duten egutegia.
