Gizarte egoeraren gaineko hitzaldia antolatu du Bilduk elkarteen eskutik
Bilduren udal taldeak, elkarlanean, hitzaldia antolatu du bihar arratsalderako, Udal Musika Kontserbatorioko auditorioan, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Larru gorritan uzten zaituen egoerari, gizarte ekintza! lelopean Adiskidetuak, Elkartzen eta Berri Otxoak elkarteen parte hartzeaz gain, Maria del Rio Gipuzkoako Foru Aldundiko Prestazio Ekonomikoen zuzendaria ere bertan ariko da hizketan. Bilduko Olatz Agirrek azaldu duenez, azken urtean “troika eta erreskatearen hamaika sinonimo” gehitu zaizkio eguneroko hiztegiari. “Makroekonomia termino horien gainetik milaka familiren errealitatea” dagoela nabarmendu du, “urte gutxian beren burua gizarte bazterketan murgilduta ikusi dute. Lanpostu duin bat, etxekoei jatekoa eta etxebizitza duin bat izatea, gure gaitasunen gainetik bizitzea dela deritzote”, gaineratu du. Horiek horrela, “babesgabetasun instituzionalari” aurre egiteko, “erantzuna kalean dagoela” uste dute zinegotziek. Hori dela eta, “buruz buru lan egiten dute jendartearengan” sinesten dute eta “horregatik, elkartegintza eta errealitateak lehen eskuz babesteko apustua” egin dute. Parte hartzaileak Hitzaldian izango diren elkarteen artean, Elkartzen, Adiskidetuak eta Berri Otxoak daude. Lehenak giza eskubideen alde lan egiten duen bitartean, Adiskidetuak etorkinekin arlo komunitarioa lantzen duen elkarte irundarra da. Berri Otxoak elkarte bizkaitarrak,bere aldetik, gizarte bazterketaren kontra eta giza eskubideen alde lan egiten du. Hitzaldian jorratuko dituzten gaien artean honakoak daude, besteak beste: “Gizarte laguntzak Lanbidek kudeatzen dituenetik sortutako arazoak, osasun txartel berria, elikagai bankua…”.
Bilduren udal taldeak, elkarlanean, hitzaldia antolatu du bihar arratsalderako, Udal Musika Kontserbatorioko auditorioan, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Larru gorritan uzten zaituen egoerari, gizarte ekintza! lelopean Adiskidetuak, Elkartzen eta Berri Otxoak elkarteen parte hartzeaz gain, Maria del Rio Gipuzkoako Foru Aldundiko Prestazio Ekonomikoen zuzendaria ere bertan ariko da hizketan.
Bilduko Olatz Agirrek azaldu duenez, azken urtean “troika eta erreskatearen hamaika sinonimo” gehitu zaizkio eguneroko hiztegiari. “Makroekonomia termino horien gainetik milaka familiren errealitatea” dagoela nabarmendu du, “urte gutxian beren burua gizarte bazterketan murgilduta ikusi dute. Lanpostu duin bat, etxekoei jatekoa eta etxebizitza duin bat izatea, gure gaitasunen gainetik bizitzea dela deritzote”, gaineratu du.
Horiek horrela, “babesgabetasun instituzionalari” aurre egiteko, “erantzuna kalean dagoela” uste dute zinegotziek. Hori dela eta, “buruz buru lan egiten dute jendartearengan” sinesten dute eta “horregatik, elkartegintza eta errealitateak lehen eskuz babesteko apustua” egin dute.
Parte hartzaileak
Hitzaldian izango diren elkarteen artean, Elkartzen, Adiskidetuak eta Berri Otxoak daude. Lehenak giza eskubideen alde lan egiten duen bitartean, Adiskidetuak etorkinekin arlo komunitarioa lantzen duen elkarte irundarra da. Berri Otxoak elkarte bizkaitarrak,bere aldetik, gizarte bazterketaren kontra eta giza eskubideen alde lan egiten du. Hitzaldian jorratuko dituzten gaien artean honakoak daude, besteak beste: “Gizarte laguntzak Lanbidek kudeatzen dituenetik sortutako arazoak, osasun txartel berria, elikagai bankua…”.

