Porcelanas-Zubelzu eremuko etxebizitzak hilaren 27an zozketatuko dira
Irunvik jakitera eman duenez, datorren azaroaren 27an Porcelanas-Zubelzu eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egingo da Artaleku kiroldegian, goizeko 11:00etan. Guztira, 90 etxebizitza zozketatuko dira, 90 ganbara eta 90 garajerekin batera. Etxebizitzen zozketa kupo ezberdinetan banatuta dago: lagun batentzat, bi, hiru eta gehiagorentzat. Halaber, behin betiko elbarritsaunen bat duten lagunentzako kupo bat dago. Babes ofizialeko etxebizitzak Irunvitik gogorarazi dutenez, Oinaurreko babes ofizialeko etxebizitzen lehen fasean 300 etxe eraiki ziren. Oraindik bigarren fasean zenbat etxebizitza eraikiko diren ez dute zehaztu baina datorren urtean abiatuko direla ezagutzera eman dute. Era berean, San Migel-Anaka eremuko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzen hasteko lehen pausoak eman direla adierazi dute Irunvitik.
Irunvik jakitera eman duenez, datorren azaroaren 27an Porcelanas-Zubelzu eremuko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa egingo da Artaleku kiroldegian, goizeko 11:00etan. Guztira, 90 etxebizitza zozketatuko dira, 90 ganbara eta 90 garajerekin batera.
Etxebizitzen zozketa kupo ezberdinetan banatuta dago: lagun batentzat, bi, hiru eta gehiagorentzat. Halaber, behin betiko elbarritsaunen bat duten lagunentzako kupo bat dago.
Babes ofizialeko etxebizitzak
Irunvitik gogorarazi dutenez, Oinaurreko babes ofizialeko etxebizitzen lehen fasean 300 etxe eraiki ziren. Oraindik bigarren fasean zenbat etxebizitza eraikiko diren ez dute zehaztu baina datorren urtean abiatuko direla ezagutzera eman dute. Era berean, San Migel-Anaka eremuko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzen hasteko lehen pausoak eman direla adierazi dute Irunvitik.

