Matxura, Mikel Kazalisen proiektu berria, gaur Psilocybenean

Besteak beste Estigia, Anestesia eta Negu Gorriak taldeetako kide izandako Mikel Kazalis zarauztarrak Matxura proiektu berria aurkeztuko du gaur gauean Psilocybenea aretoan. Fer Apoa (Corazon de Sapo, Kuraia…), Aitor Abio (Pi L.T.) eta Txarly Dia...

Matxura taldeaBesteak beste Estigia, Anestesia eta Negu Gorriak taldeetako kide izandako Mikel Kazalis zarauztarrak Matxura proiektu berria aurkeztuko du gaur gauean Psilocybenea aretoan. Fer Apoa (Corazon de Sapo, Kuraia…), Aitor Abio (Pi L.T.) eta Txarly Diazekin (Anestesia…) osatu du Matxura taldea, eta dagoeneko taldearen izen bereko goiburuko diskoa dute kalean.

Rock eta metal industriala egiten dute, punkari zenbait keinu egiten dizkiotelarik. Ministryren garaietatik doinu industrialak jarraitu dituztenek (Atari Teenage Riot, Nine Inch Nails, Nailbomb Godflehs, Front Line Assambly, Rammstein) ederki gozatuko dute gaur, Amutaldeko aretoan.

22:00etan hasiko da eta 5 euro besterik ez dira ordaindu beharko konzertura sartzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.