Atzera egin du Hondarribiak, Trintxerperekin etxean berdinduta

Hondarribia futbol taldeak Trintxerperekin berdindu zuen larunbatean Hondartzan, Ohorezko Mailako 11. jardunaldiko partidan (2-2). Puntu bakarra lortuta, sailkapenean atzera egin dute hondarribiarrek, bederatzigarren postura, baina aurretik dituzten bi...

Hondarribia futbol taldeak Trintxerperekin berdindu zuen larunbatean Hondartzan, Ohorezko Mailako 11. jardunaldiko partidan (2-2). Puntu bakarra lortuta, sailkapenean atzera egin dute hondarribiarrek, bederatzigarren postura, baina aurretik dituzten bi taldeekin hamazazpi puntura berdinduta.

Partida nola joan zen ikusita, argi dago etxekoek bi puntu galdu zituztela. Izan ere, lehen zatian 2-0 aurretik jarri ziren, Rodrik sartutalo golei esker (15. eta 22. minutuan). Baina lehen zatia berdea izan bazen, bigarrenean pasaitarrek gogo gehiago erakutsi zuten eta berdinketa lortu zuten. Jakobek (55. minutuan) eta Jimenezek (67an) sartu zituzten txintxerpearren golak.

Datorren asteburuan Oiartzunen jokatuko du Hondarribiak, bosgarrenaren kontra. Bi taldeen artean hiru puntuko aldea besterik ez dago, baina azkenaldian forman dagoen taldea da Oiartzun. Azken lau partidetatik bi irabazi eta bi berdindu dituzte oiartzuarrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.