
Denboraldia hasi zenetik lehen aldiz galdu zuen larunbatean Irun Rugby Taldeak. Asturiasko Belenos RC taldeak 19-22ko markagailuarekin garaile izatea lortu zuen Plaiaundiko zelaian. Sailkapen orokorreko azken postuetan kokatuta dago Asturiasko taldea. Irun RTk onartu duenez, lehen denbora txarra jokatu zuen eta talde bisitariak Plaiaundiko markagailua irekitzeaz gain, 7-19ko markagailuarekin iritsi zen atsedenera. Hortik aurrera, gauzak ez ziren gehiegi hobetu eta azkenean, 19-22ko emaitzarekin bukaera eman zion epaileak partidari. Zarautz Rugby Taldearen aurka lehiatuko da Irun RT larunbat honetan, Astin, 16:00etan.

Ongi hasi du denboraldia Oiarso Saskibaloiaren mutilen taldeak. Izan ere, Senior Mailan jokatzen duen taldea lider da bere mailan. Asteburu honetan, Urrutxoko Aluminios Alberdi —sailkapenean laugarren dago— izango du aurrez aurre. Partida igandean izango da 11:45ean, Galtzarabordako kiroldegian. Nesken senior taldeak, berriz, lehengo asteburuan atseden hartu zuen, eta oraingoan Altzako Cafes Aitonaren kantxara joan beharko du, etzi, 18:00etan. Neskak ez dabiltza horren ondo, azkenak baitira sailkapenean, partida bat bera ere irabazi gabe. Aurten, guztira, bederatzi talde ditu Oiarso Saskibaloiak: bost neskenak eta lau mutilenak. Aurtengo berritasunik nagusiena lehenengoz, Kirol Zuzendaria duela da: Jesus Maria Garcia Novas. Jose Luis Alonsok entrenatzen du mutilen senior taldea, eta Xabi Lonbidek neskena.

Bihar hileko azkeneko ostirala izango da, eta Herrirak presoen alde elkarretaratzera deitu du, Antxon eta San Pedron. Lehenengo barrutian gaztain jatea egingo dute, 19;30etik aurrera, eta presoei gutunak idazteko aukera izango da. Bigarrenean, kartelad...

Murrizketen aurkako ostiraleroko elkarretaratzea egingo dute bihar Irungo udal langileek. Udan ekin zieten protestei eta urriaren hasieratik aurrera, ostiralero gauzatzen dute kontzentrazioa. Bestalde, udal kargu politikoek abenduko aparteko lansaria ez jasotzea jorratu zuen atzo Irungo Udalbatzak. Bilduren udal taldearen bozeramaile Oinatz Mitxelenak bozketan parte hartuko ez zutela adierazi zuen. Kargu publikoen aparteko lan sariaz hitz egin beharrean, udal lagileen aparteko lansariaren gaia jorratzea egokiena litzakeela azaldu zuen. “14. lansaria langileen eskubideen barruan” dagoela nabarmendu zuen Mitxelenak. “Aparteko lansaria kargu publikoek ez jasotzea, eta langileek bai” elkartasuna izango litzakeela iritzi zion. Era berean, hasieratik “kargu publikoen soldata eta udal taldeei emandako diru kopurua jaistea” eskatu dutela gogora ekarri zuen Mitxelenak. Euren desadostasuna agerian uzteko, Bilduren udal taldeko kideek udalbatzarra utzi zuten puntua bozkatu zenean. EB-Berdeak alderdiko bozeramaile Manuel Millanek bere aldetik “desadostasuna” agerian utzi zuen, eta aparteko lansaria “kargu publikoei eta udal langileei” kentzearen aurka mintzatu zen.

Abenduaren 1a Hiesaren Kontrako Eguna da mundu osoan, eta Errenteria-Oreretako PSE-EEKk ere gogoan izan du. Hala, gobernuz kanpoko erakundeek Hiesa prebenitzeko garatzen dituzten programetara zuzendutako laguntzak %75 murriztu dituela Espainiako Gobern...

Euskaraz erostea sustatzeko, zozketa berezia antolatu dute Ttur-tturrek, udalak eta Iturri merkatari elkarteak abendurako, Ttur-tturren 10. urteurrenaren harira. Euskaraz Erosi Nahi Dut ekimena jarri dute martxan, eta herriko 11 establezimendutan euskaraz erosten dutenek, bertako dendariek egindako ekarpenekin opariak irabazi ahal izango dituzte. Astelehenetik abenduaren 26ra eskuratu ahal izango dira zozketarako txartelak, euskaraz erosiz gero, honako establezimenduetan: Aialde kafetegia. Baobab. Berezi janari denda. Elorsoro kiroldegiko kafetegia. Garbiñe edergintza. Izaro arrandegia. Lizar harategia. Lur-zaina belar denda. Martin harategia. Museo del vino taberna. Txintxosta ileapaindegia. Abenduaren 26an, Xanisteban Egunean, egingo dute zozketa, Oiartzun Irratiak prestatuko duen saio berezi batean.


FUTBOLA Akitaniako Ohorezko Promozioa Eglantins-ASMUR. Igandea, 15:00etan. ESKUBALOIA Akitaniako Eskualdeaurrekoa Stade Hendayais-Aspois. Larunbata, 21:00etan. Emakumeen Excellence Liga Buros HB-Stade Hendayais. Larunbata, 19:00etan. ERRUGBIA Fra...

Negu Festa antolatu du Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak iganderako. Karrikan barrena ibilaldia egingo dute mendizaleek. 09:00etan aterako dira Karrikako Artaso elkartetik, eta honako ibilbidea egingo dute: Pullegi, Pagolarre, Xorrola eta Karrikara it...

Teresa Egurrola Araiako (Araba) bizilagunaren hilketa salatu du Txingudi Anti-sexista (TAS) plataformak gaur arratsaldean, Zabaltza plazan 25 bat lagunek egindako elkarretaratzean. Senide eta lagunei “dolumina” helarazi diete, eta tankera honetako gertaeren aurrean euren “etsipena” agerian utzi nahi izan dute. “Berriz ere kalera atera behar izan dugu genero indarkeriaren ondorioz gertatutako heriotza bat salatzera, eta hala egingo dugu genero indarkeria edo sexu erasoren bat gertatzen den bakoitzean”, adierazi dute TASeko kideek. Araiako bere etxean hil zuen Egurrola, ustez haren senarrak eta ondoren, bere buruaz beste egin zuen Zigor Kodea Pankartaren atzean bildu ziren azkeneko aldian bortxaketa saiakera bat salatzeaz gain, horren ustezko egilea atxilotu eta egun gutxira aske gelditu zela gogora ekarri du kolektiboak. “Agian gizartearen presioak lortu zuen agintari judizialek berriz espetxeratzeko agintzea”, adierazi dute plataformako kideek. “Salatu nahi dugu gure Zigor Kodean zein balio txikia duen hildako edo bortxatutako emakume baten bizitzak gizarte patriarkal eta matxista honetan”, gaineratu dute.

Hilabetean behin egiten dute hezkuntzan egiten ari diren murrizketak salatzeko elkarretaratzea Cristobal Gamonen, eta azaroari dagokiona gaur izan da. Langile nahiz familiek protesta egin dute murrizketa horien kontra.

Irungo Udaleko Kultura arloak hiriko fanfarre eta txaranga guztiekin bilera deitu asteartean, abenduaren 4ean. 2013. urtean zehar izango diren ekitaldiak zehaztea da helburua. Bilkura, Ospitale Zaharreko Kultura eta Kirol arloan egingo dute, 13:30ean.

Abenduaren 4tik urtarrilaren 31 arte, Manuel Lekuona Bibliotekako ikasle gela irekita egongo da, azterketak dituzten unibertsitate ikasleentzat. Bibliotekako beheko solairuko aretoa egunero egongo da irekita: astelehenetik igandera, 09:00etatik 22:00et...

Hondarribiko eta Irungo elkarteak batzen dituen Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak Teresa Egurrolaren hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu du gaurko, Irungo Zabaltza plazan 19:00etan. Aiarako (Araba) bere etxean hil zuten Egurrola atzo, eta ur...

Informazio osoa, OARSO BIDASOKO HITZAren webgunean.

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Gimnastica Torrelavega. Igandea, 17:00etan. Erregional Ohorezko Maila Touring-Real Union B. Larunbata, 16:30ean. Erregional Preferentea Lengokoak-Mariño. Larunbata, 16:00etan. Behobia-Orioko. Larunbata, 17:30ean. Emakumeen Euskal Liga Gasteizko Neskak-Mariño. Igandea, 11:00etan. SASKIBALOIA Emakumeen Liga Cadi ICG-Hondarribia Irun. Larunbata, 13:00etan. Emakumeen Lehen Maila Zurt taberna-Erroibide Irun. Larunbata, 18:00etan. Gizonen Euskal Liga Erroibide Irun-Barrena Berri. Larunbata, 11:45ean. ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Bidasoa Irun-Teucro. Larunbata, 18:30ean. Euskal Liga Eibarko Haritza-Irungo Gaztiak. Larunbata, 17:00etan. ERRUGBIA Espainiako Lehen Maila Zarautz-Irun RT. Larunbata, 16:00etan. Euskal Liga Irun RT B-k atseden du. MAHAI TENISA Gizonen Superdibisioa Leka Enea-Irunek atseden du Emakumeen Superdibisioa Leka Enea Irun-Arteal. Igandea, 10:30ean. Gizonen Ohorezko Maila Leka Enea-Irunek atseden du-

FUTBOLA Erregional Ohorezko Maila Oiartzun-Hondarribia. Larunbata, 15:30ean. SASKIBALOIA Emakumeen Liga Cadi ICG-Hondarribia Irun. Larunbata, 13:00etan. ESKUBALOIA Euskal Liga Usurbil-La Bacaladera Hondarribia. Larunbata, 19:30ean. PILOTA Jostald...

Alemaniako Oihan Beltza bisitatuko dute datorren astean Oreretako abesbatzako kideek, Alstensteig hirian kontzertu bat emango baitute. Zehazki, ohikoa den Gabon Kontzertu Zikloan parte hartuko du abesbatzak, Christophorus Kinder und Jungendchor koruak ...