Orereta abesbatza Alemanian izango da bost egunez

Alemaniako Oihan Beltza bisitatuko dute datorren astean Oreretako abesbatzako kideek, Alstensteig hirian kontzertu bat emango baitute. Zehazki, ohikoa den Gabon Kontzertu Zikloan parte hartuko du abesbatzak, Christophorus Kinder und Jungendchor koruak ...

Alemaniako Oihan Beltza bisitatuko dute datorren astean Oreretako abesbatzako kideek, Alstensteig hirian kontzertu bat emango baitute. Zehazki, ohikoa den Gabon Kontzertu Zikloan parte hartuko du abesbatzak, Christophorus Kinder und Jungendchor koruak gonbidatuta.

Bisita elkar trukaketa bat da, koru hori Errenteria-Oreretan izan baitzen uztailean. 47 abeslari etorri ziren, 12-15 urtekoak. Euskal Herria ezagutzeaz gain, kontzertu bat eman zuten uztailaren 8an Fatimako Andra Maria elizan. Era berean, entseguak egin zituzten Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.