Euskaraz erosten dutenek saria izango dute

Euskaraz erostea sustatzeko, zozketa berezia antolatu dute Ttur-tturrek, udalak eta Iturri merkatari elkarteak abendurako, Ttur-tturren 10. urteurrenaren harira. Euskaraz Erosi Nahi Dut ekimena jarri dute martxan, eta herriko 11 establezimendutan euskaraz erosten dutenek, bertako dendariek egindako ekarpenekin opariak irabazi ahal izango dituzte. Astelehenetik abenduaren 26ra eskuratu ahal izango dira zozketarako txartelak, euskaraz erosiz gero, honako establezimenduetan: Aialde kafetegia. Baobab. Berezi janari denda. Elorsoro kiroldegiko kafetegia. Garbiñe edergintza. Izaro arrandegia. Lizar harategia. Lur-zaina belar denda. Martin harategia. Museo del vino taberna. Txintxosta ileapaindegia. Abenduaren 26an, Xanisteban Egunean, egingo dute zozketa, Oiartzun Irratiak prestatuko duen saio berezi batean.

Euskaraz erostea sustatzeko, zozketa berezia antolatu dute Ttur-tturrek, udalak eta Iturri merkatari elkarteak abendurako, Ttur-tturren 10. urteurrenaren harira. Euskaraz Erosi Nahi Dut ekimena jarri dute martxan, eta herriko 11 establezimendutan euskaraz erosten dutenek, bertako dendariek egindako ekarpenekin opariak irabazi ahal izango dituzte.

Udaleko, Iturriko eta Ttur-tturreko kideek eman dute gaur ekimenaren berri

Astelehenetik abenduaren 26ra eskuratu ahal izango dira zozketarako txartelak, euskaraz erosiz gero, honako establezimenduetan:

  • Aialde kafetegia.
  • Baobab.
  • Berezi janari denda.
  • Elorsoro kiroldegiko kafetegia.
  • Garbiñe edergintza.
  • Izaro arrandegia.
  • Lizar harategia.
  • Lur-zaina belar denda.
  • Martin harategia.
  • Museo del vino taberna.
  • Txintxosta ileapaindegia.

Abenduaren 26an, Xanisteban Egunean, egingo dute zozketa, Oiartzun Irratiak prestatuko duen saio berezi batean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.