Arantza Garmendia izan da Ezetz Asmatu lehiaketako irabazlea
Errenteriako Euskara Departamenduak eta Errenkoaldek antolatutako Internet bidezko Ezetz Asmatu lehiaketak badu garailea: Arantza Garmendia. Horren bidez, Errenkoalderen eskutik, 50 euroko erosketa txartela lortu du herriko dendetan gastatzeko. Lehiake...
Errenteriako Euskara Departamenduak eta Errenkoaldek antolatutako Internet bidezko Ezetz Asmatu lehiaketak badu garailea: Arantza Garmendia. Horren bidez, Errenkoalderen eskutik, 50 euroko erosketa txartela lortu du herriko dendetan gastatzeko.
Lehiaketa hori toponimiari buruzko Herria Ezagutzen webgunearen barruko atal bat da, eta test moduko galderak erantzun behar ziren Errenteria-Oreretako toponimiari buruz. Horren bidez, inguruko toponimiaren inguruko ezagutza handitu eta euskararen erabilera areagotzea da helburua.
