Karrikan barrena irteera egingo du Haurtzarok igandean
Negu Festa antolatu du Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak iganderako. Karrikan barrena ibilaldia egingo dute mendizaleek. 09:00etan aterako dira Karrikako Artaso elkartetik, eta honako ibilbidea egingo dute: Pullegi, Pagolarre, Xorrola eta Karrikara it...
Negu Festa antolatu du Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak iganderako. Karrikan barrena ibilaldia egingo dute mendizaleek.
09:00etan aterako dira Karrikako Artaso elkartetik, eta honako ibilbidea egingo dute: Pullegi, Pagolarre, Xorrola eta Karrikara itzuli. 13:00etan itzuliko dira Artaso elkartera, eta bazkaria egingo dute.
Bazkarian parte hartu nahi duten helduek, 13 euro ordaindu behar dituzte, eta ikasleek, zazpi.
Izena emateko ikastolako idazkaritzatik pasatu behar da.
