Murrizketen aurkako elkarretaratzea egingo dute udal langileek bihar
Murrizketen aurkako ostiraleroko elkarretaratzea egingo dute bihar Irungo udal langileek. Udan ekin zieten protestei eta urriaren hasieratik aurrera, ostiralero gauzatzen dute kontzentrazioa. Bestalde, udal kargu politikoek abenduko aparteko lansaria ez jasotzea jorratu zuen atzo Irungo Udalbatzak. Bilduren udal taldearen bozeramaile Oinatz Mitxelenak bozketan parte hartuko ez zutela adierazi zuen. Kargu publikoen aparteko lan sariaz hitz egin beharrean, udal lagileen aparteko lansariaren gaia jorratzea egokiena litzakeela azaldu zuen. “14. lansaria langileen eskubideen barruan” dagoela nabarmendu zuen Mitxelenak. “Aparteko lansaria kargu publikoek ez jasotzea, eta langileek bai” elkartasuna izango litzakeela iritzi zion. Era berean, hasieratik “kargu publikoen soldata eta udal taldeei emandako diru kopurua jaistea” eskatu dutela gogora ekarri zuen Mitxelenak. Euren desadostasuna agerian uzteko, Bilduren udal taldeko kideek udalbatzarra utzi zuten puntua bozkatu zenean. EB-Berdeak alderdiko bozeramaile Manuel Millanek bere aldetik “desadostasuna” agerian utzi zuen, eta aparteko lansaria “kargu publikoei eta udal langileei” kentzearen aurka mintzatu zen.
Murrizketen aurkako ostiraleroko elkarretaratzea egingo dute bihar Irungo udal langileek. Udan ekin zieten protestei eta urriaren hasieratik aurrera, ostiralero gauzatzen dute kontzentrazioa.
Bestalde, udal kargu politikoek abenduko aparteko lansaria ez jasotzea jorratu zuen atzo Irungo Udalbatzak. Bilduren udal taldearen bozeramaile Oinatz Mitxelenak bozketan parte hartuko ez zutela adierazi zuen. Kargu publikoen aparteko lan sariaz hitz egin beharrean, udal lagileen aparteko lansariaren gaia jorratzea egokiena litzakeela azaldu zuen. “14. lansaria langileen eskubideen barruan” dagoela nabarmendu zuen Mitxelenak. “Aparteko lansaria kargu publikoek ez jasotzea, eta langileek bai” elkartasuna izango litzakeela iritzi zion. Era berean, hasieratik “kargu publikoen soldata eta udal taldeei emandako diru kopurua jaistea” eskatu dutela gogora ekarri zuen Mitxelenak. Euren desadostasuna agerian uzteko, Bilduren udal taldeko kideek udalbatzarra utzi zuten puntua bozkatu zenean.
EB-Berdeak alderdiko bozeramaile Manuel Millanek bere aldetik “desadostasuna” agerian utzi zuen, eta aparteko lansaria “kargu publikoei eta udal langileei” kentzearen aurka mintzatu zen.

