Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Donibaneko arraun teknifikazio zentroak aldundiaren laguntza jaso du

Pasaiako Arraunketako Teknifikazio Zentroa finantzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aldundiak 300.000 euro emateko konpromisoa hartu zuen, eta bertan aurreikusia dagoen kirol azpiegituran egin beharreko inbertsioa da. Donibaneko Bizkaia aldeko azpiegituraren kostu osoa (kirol instalazioak eta kultura gunea) 4.500.000 eurokoa da. Ikerne Badiola aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak eta Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak sinatu zuten hitzarmena. Eraikin horren lehen fasea amaitzear direla jakinarazi zuten atzo. Hala, aldundiak finantzatuko duena eraikinaren kirol instalazioen zati bat izango da. Arrauna eta piraguismoa egiten dutenek erabiliko dituzte bertako zerbitzuak. Eraikinak, orotara, 5.800 metro koadro ditu, hiru solairutan banatuta. Lehen solairuan administrazio bulegoa, entrenatzaileen gela, hiru aldagela eta komunak egongo dira. Beheko solairu bat ere izango du azpiegiturak: bertan ontzi eta piragua biltegia nahiz tailerra izango dira. Kultura gunea ere bada Donibaneko eraikina, eta horren arabera, 200 eserlekuko antzokia eta erakusketa gela izango ditu, 415 metro koadrokoak. Bigarren solairuan arraunketa eta piraguismo fosoak jarriko dituzte. Gimnasioak bigarren eta hirugarren solairutan egongo dira, eta bigarrenean, zehazki, bi frontoi txiki eta beroketa eta gimnasio eremua egongo dira. Sendagile eta fisioterapeutentzat prest izango diren gelak ere bigarren pisuan egongo dira. Hirugarren solairuan pisu makinak eta ergometroak jarriko dituzte.

pasaiako hitza
Pasaia
2012/11/30
Ikerne Badiola eta Amaia Agirregabiria, hitzarmena sinatzen

Ikerne Badiola eta Amaia Agirregabiria, hitzarmena sinatzen

Pasaiako Arraunketako Teknifikazio Zentroa finantzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aldundiak 300.000 euro emateko konpromisoa hartu zuen, eta bertan aurreikusia dagoen kirol azpiegituran egin beharreko inbertsioa da. Donibaneko Bizkaia aldeko azpiegituraren kostu osoa (kirol instalazioak eta kultura gunea) 4.500.000 eurokoa da. Ikerne Badiola aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak eta Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak sinatu zuten hitzarmena.

Eraikin horren lehen fasea amaitzear direla jakinarazi zuten atzo. Hala, aldundiak finantzatuko duena eraikinaren kirol instalazioen zati bat izango da. Arrauna eta piraguismoa egiten dutenek erabiliko dituzte bertako zerbitzuak. Eraikinak, orotara, 5.800 metro koadro ditu, hiru solairutan banatuta.

Lehen solairuan administrazio bulegoa, entrenatzaileen gela, hiru aldagela eta komunak egongo dira. Beheko solairu bat ere izango du azpiegiturak: bertan ontzi eta piragua biltegia nahiz tailerra izango dira. Kultura gunea ere bada Donibaneko eraikina, eta horren arabera, 200 eserlekuko antzokia eta erakusketa gela izango ditu, 415 metro koadrokoak.

Bigarren solairuan arraunketa eta piraguismo fosoak jarriko dituzte. Gimnasioak bigarren eta hirugarren solairutan egongo dira, eta bigarrenean, zehazki, bi frontoi txiki eta beroketa eta gimnasio eremua egongo dira. Sendagile eta fisioterapeutentzat prest izango diren gelak ere bigarren pisuan egongo dira.

Hirugarren solairuan pisu makinak eta ergometroak jarriko dituzte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.