Usurbilen jokatuko du La Bacaladerak, bihar

La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak Usurbilen jokatuko du bihar, Atez Ate Usurbilen kontra, Euskal Ligako hamargarren jardunaldian. Oiardo kiroldegian izango da partida, arratsaldeko zazpiak eta erdietan. Joan den asteburuan Trapagaran menderat...

La Bacaladera Hondarribia eskubaloi taldeak Usurbilen jokatuko du bihar, Atez Ate Usurbilen kontra, Euskal Ligako hamargarren jardunaldian. Oiardo kiroldegian izango da partida, arratsaldeko zazpiak eta erdietan. Joan den asteburuan Trapagaran menderatu eta gero, puntuak pilatzen jarraitu nahi dute La Bacaladerakoek, zulotik lehenbailehen ateratzeko. Multzoko azken hirugarren dira, bost punturekin, Trapagaran eta Basauriren aurretik. Kanpoan jokatutako lau partidetan puntu bakarra lortu du Hondarribiko taldeak.

Usurbil sailkapeneko erdialdean dago, zazpigarren, bederatzi punturekin. Joan den asteburuan Escolapiosen kantxan jokatu zuten usurbildarrek, eta garaipena lortu zuten, bilbotarrekin sailkapenean berdinduz. Etxean eroso sentitzen den taldea da. Oiardon jokatutako lau partidetatik hiru irabazi ditu eta bat galdu. Hondarribiarrek, Trapagaranen aurka erakutsitako sendotasuna berretsi beharko dute Usurbildik punturen bat ateratzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.