Gabonetako azoka egingo dute bihar eta etzi Endanean
Hondarribiko Endanea Garden landare saltokiak gabonetako azoka antolatu du bihar eta etzirako. Gabonei begira etxea apaintzeko ideiak behar dituztenek edo Olentzerori gutuna egin gabe dutenek aukera ona izango dute bertan. Ekitaldi asko antolatu dituzt...
Hondarribiko Endanea Garden landare saltokiak gabonetako azoka antolatu du bihar eta etzirako. Gabonei begira etxea apaintzeko ideiak behar dituztenek edo Olentzerori gutuna egin gabe dutenek aukera ona izango dute bertan. Ekitaldi asko antolatu dituzte Endaneakoek eta haurren eskulan tailerrak eta trikitaliak izango dira, besteak beste.
Ardo beroa eta konpota dastatzeko aukera izango da eta gaztain erreak eta taloak prestatzen izango dira ere. Gainera, eztia, gazta, barazkiak, postreak, egurrean egindako irudiak, etabar jarriko dituzte salgai.
