
Ereintza eskubaloi taldeak jakinarazi duenez, akordio batera iritsi da Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin, eta horren arabera, larunbateko partida ikustera joaten denak hiru kilo janari eramaten baditu, sarrera doan eskuratu ahal izango du. Lehia larunbat...

Gaur goizean abiatu dute Soroetako berriritartze lanen azken fasea. Obraren zatirik handiena amaituta dago eta, ondorioz, trafikoan aldaketak ezarriko dituzte eta lanen eremua bera ere aldatuko da. Udaletik argitu dutenez, “Soroeta kalea, Sainduatik Eguzkilorera doan beherunzko tartean ireki egingo da. Horrela, Pilotalekuaren eta Helduen Hezkuntza Ikastetxearen arteko tartea itxi eta berritzen hasiko dira. Orain arte, azken bi hilabeteetan Soroetaberrira sartu eta ateratzeko Girizi kaletik zegoen sarrera itxiko da, eta beraz, Soroetaberrira ohiko bidetik sartu eta atera beharko da, bi zentzutan”. Auzoko zenbait lekutan ari dira obretan baina, lan txikiak salbu, obra handiena kirol eremuan eta Eguzkiloren dago. Juan Mari Altunak, Alkateordea eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, “kirol zonaldearen eraikuntza oso erritmo onean doa, azpiegiturak montatzen ari dira orain. Azpiegitura berria Amuten dagoenaren oso antzekoa izango da. 34 x 18’6 metroko azalera duen kantxa balioanizduna, haur eta helduen egonaldirako gunea, saskibaloian aritzeko beste bat —pilotalekuaren atzekaldean—, osasuna zaintzeko beste gune bat, eserlekuak eta txirrindak aparkatzeko guneak ere egongo direlarik”. Udaberrian hasi ziren Soroetako lanak. Guztira, bost milioi euroko aurrekontua onartu zuen udalak auzorako. “15 hilabete iraungo duen obra da. Asmoa 2013ko maiatzean amaitzea da eta epeak betetzen ari gara” azaldu du zinegotziak. Orain artean berriritartu diren guneak Soroetaberri, Girizi, Ama Guadalupekoa, [...]

Etxetik kaleratzeko zorian da Errenteria-Oreretako biztanle bat, eta Ezker Anitzak Kutxabanken jarrera salatu du. Duela hilabete Kutxabankek berehalakoan hipoteka betearazteko prozedura guztiak geldiaraziko zituela jakinarazi zuela gogorarazi du, eta a...

Real Unionek bide onean dagoela erakutsi zuen igandean. Irundarrak Racing B taldearen aurka lehiatu ziren, Santanderreko (Kantabria, Espainia) Albericia zelaian. 0-3 garaitzea lortu zuten txuri-beltzek bertan, eta sailkapen nagusiaren bosgarren postuan kokatzea lortu dute, 26 punturekin. Laugarren sailkatutik puntu bakarrera daude, beraz, Union play-off postuetan sartzeko puntu bakarrera dago. Hasieratik kontrolatu zuen partida talde bisitariak. Racing B erasoei erantzuten saiatu zen, baina ez jokalari eta jarraitzaileek espero zuten moduan. Izan ere, Chupe txuri-beltzaren saiakera batean Saul Garcia Kantabriako taldeko atezainak bere atean sartu zuen lehen gola, partidaren 17. minutuan. Markagailuan gora Real Unionek partidaren 29. minutuan lortu zuen hurrengo gola, 0-2koa. Juan Dominguez eta Colinasen arteko jokaldia izan zen: lehena ezkerretik iritsi zen baloiarekin eta bigarrenari pasa zion eskuinetik baloia atera jaurti zezan. Hala, 0-2ko markagailuarekin joan ziren bi taldeak atsedenera. Azken gola partidaren bukaeran ailegatu zen. Racing Bko Borja Garciak Txutxiren kontra egin, eta lurrera bota zuen area barruan. Epaileak penaltia izan zela erabaki, eta Angulo txuri-beltzak egin zuen 0-3koa. Partidaren 89. minutuan izan zen jokaldi hori. Zaragoza Bren kontra ariko da Real Union, nor baino nor, datorren jardunaldian, Stadium Galek hartuko duen partidan. Zaragoza, sailkapen nagusiko hamabigarren postuan dago. Irabazteko moduko partida dute irundarrek, beraz. Union B, bigarren [...]

Eibarko topaketan izango da Aiton Borda abesbatza


Biharko Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioa, areto futbolari eta futboleko Espainiako Estatuko Bigarren Mailari eskainiko diote. Hala, honako gonbidatuak izango ditu Joxe Migel Lopez esatariak: Oskitz Saizar Oiartzun taldeko areto futboleko jokalari...

Orereta abesbatzako gazteak Alemaniako Oihan Beltzean izan dira asteburuan, Altensteigeko koruarekin —Christophorus Kinder un Jungendchor— abestu dute, elkar truke baten barruan. Uztailean alemaniarrak izan ziren Errenteria-Oreretan, eta Fatimako...

Bertha Gaztelumendi irundarrak zuzenduriko Mariposas en el hierro dokumentala eskainiko dute ostiralean Itsas Etxeko Auditoriumean, 20:00etan. Hainbat motako indarkeria jasan duten emakumeei buruzko ikus-entzunezkoa da Mariposas en el hierro, Berdintas...

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren karietara, HITZA egunkarian irakurri nuen Hondarribiko Udalak adierazpen instituzionala onartu zuela eta testuan, indarkeria matxistaren aurkako gaitzespena egiten zuela: “Emakumeengan...

Judas Arrieta artista hondarribiarrak bere 20. urteurrena beteko du 2013. urtean zehar eta hori ospatzeko helburuarekin, zenbait ekimen prestatzen ari da, hala nola, Show room – Art Outlet estudio bat egokituko du Irunen abendutik martxora bitartean. 1993. urtean ekin zion bere lehenbiziko erakusketari Arrietak eta geroztik, mundu osoan zehar bere lana hedatzea lortu du. Hala, Japonia, Korea, Hong Kong, Singapur, Txina, Australia, Estatu Batuak eta Europan zehar erakusgai izan dira bere artelanak 20 urte hauetan. Horiek horrela, 20 urtean ekoiztutako lanak erakusgai izango dira artistaren Irungo estudioan. Bertan egongo da artista, bere lan egiteko era jarraitzaileei erakutsiz eta bisita gidatuak eskainiz. Halaber, bere artelanak bertan salgai izango dira. Estudioa bisitatzeko interesa duten lagunek aldez aurretik hitzordua finkatu beharko dute, helbide elektroniko bidez edota bestela, 649074406 telefono zenbakian.

FUTBOLA Bigarren B Maila Racing B-Real Union 0-3 Erregional Ohorezko Maila Real Union B-Aloña Mendi 3-2 Preferente Maila Mariño-Tolosa 1-0 Allerru-Behobia 0-1 Emakumeen Euskal Liga Mariño-Añorga 2-0 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Alcobendas-B...

Hilaren 1ean Gipuzkoako maila guztietako Xake Txapelketa jokatu zuten eta Hondarribiko Marlaxka taldeko zortzi jokalari aritu ziren. Bigarren Mailan Daniel Garmendia bigarren geratu zen eta datorren urtean Lehen Mailan ariko da. Iker Arri Hirugarren Mailako Txapeldun geratu zen eta, bera ere, mailaz igo da. Datorren asteburuan Gipuzkoako Xake-Azkar Txapelketa jokatuko dute Ibarran. Larunbatean banaka ariko dira eta igandean taldeka.

Odola emateko aukera izango da gaur, 18:00etatik 20:00etara anbulatorioan. Elkartasun keinua egitera animatu dituzte herritarrak.

Berdintasun Kontseiluak memoria bat egiteko asmoa du Errenteria-Oreretako emakumeek herriari egin dioten ekarpena biltzeko, eta ostiralean aurkeztuko du egitasmo hori, 18:30ean, Merkatuzarren. Bi bide edukiko ditu memoria horrek: batetik, Emakumeen azt...

Gobernu taldearen behin-behineko proposamena udalaren webgunean ikus daiteke Oiartzungo Udalak bukatutzat emango du bihar aurrekontuen gaineko parte hartze prozesua. Horretarako, herri batzarra egingo dute, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusia...

Klasikoak Badatoz egitasmoa martxan jarri du Mikelazulo kultur elkarteak, eta igandean, pieza klasikoak landuko dute elkartean. Berpizkundetik gaur egunerainoko musika klasiko eramatea proposatu du Mikelazulok, eta gero joaten diren aurrean aurkeztea, pieza horren azalpen bat emanez. Ekimen hori igandean izango da, 10:30ean, Mikelazulon. Pieza horiek artxibo digitalean, CDan edo biniloan eramateko eskatu dute.

txerrimuñok 29 urte bete ditu

Antxoko kantu jirak bost urte beteko ditu asteburu honetan. Larunbat honetan ospatuko dute, San Tomas azokarekin batera, urteurren hori. Horrela, Lore Txorta elkartearen arkupeetan jarri dute zita, 11:30ean, eta herriko kaleetan zehar ibiliko dira kant...

Itsasaldia bigarrenez egingo dute Pasaian. Asteburu honetan izango da, larunbatean eta igandean, eta badiaren bi aldeak lotuko ditu. Itsas Gela, Badia Eskola eta Itsas Mendi elkartea aritu dira antolakuntza lanean, udalerriko beste hainbat eragilerekin batera. Jaialdia larunbatean hasiko da, San Pedron. Ekitaldi batean, bertako itsas eragileek euren lana ezagutaraziko dute, “jarduera dibertigarrien bitartez”, antolatzaileek jakinarazi dutenez. Torreatze inguruan izango dira. Bertan izango dira itsasoarekin harremana duten hainbat eragile. Hala, Azti-Tecnaliak lupa eta mikroskopioen bitartez arrainen adina kalkulatzeko teknikak erakutsiko ditu. Kofradiako arrantzaleek, berriz, eguneroko lana ezagutaraziko dute. Itsasontzietan erabiltzen diren korapiloei buruzko ikastaroa emango dute Pasaiako Nautikak zein Arrantza Eskolak. Udalerriko ondare naturala erakusteko txangoa antolatuko du ere Itxas Zerbik. Ondartxo ere jaialdiaren topaleku izango da. Horrela, San Joan galeoiaren maketaren eraketa ikusteko aukera izango da bertan. Jarduera horiek guztiak gutxi balira, beste hainbat gehiago egingo dituzte San Pedron: etxeko arraun taldeak arraunketa izango du hizpide, Dantzaguneak “itsas dantzak”, Portu Agintaritzak bere jardunari buruzko azalpenak emango ditu, eta Buceo Donostik urpekaritza tailerra antolatuko du. Ibilbide horietan parte hartzen dutenen artean, Mater ontzi-museoan “itsas gauak” banatuko dituzte. Itsasoari lotutako jarduerez gain, musika, antzerkia zein haur jolasak egingo dituzte. Gainera, bakailao txapelketa egingo dute, eta pintxoak banatuko dituzte bertara hurbiltzen direnen artean. [...]