Show room estudioa irekiko du Judas Arrieta artistak

Judas Arrieta artista hondarribiarrak bere 20. urteurrena beteko du 2013. urtean zehar eta hori ospatzeko helburuarekin, zenbait ekimen prestatzen ari da, hala nola, Show room – Art Outlet estudio bat egokituko du Irunen abendutik martxora bitartean. 1993. urtean ekin zion bere lehenbiziko erakusketari Arrietak eta geroztik, mundu osoan zehar bere lana hedatzea lortu du. Hala, Japonia, Korea, Hong Kong, Singapur, Txina, Australia, Estatu Batuak eta Europan zehar erakusgai izan dira bere artelanak 20 urte hauetan. Horiek horrela, 20 urtean ekoiztutako lanak erakusgai izango dira artistaren Irungo estudioan. Bertan egongo da artista, bere lan egiteko era jarraitzaileei erakutsiz eta bisita gidatuak eskainiz. Halaber, bere artelanak bertan salgai izango dira. Estudioa bisitatzeko interesa duten lagunek aldez aurretik hitzordua finkatu beharko dute, helbide elektroniko bidez edota bestela, 649074406 telefono zenbakian.

Artistaren artelan bat

Artistaren artelan bat

Judas Arrieta artista hondarribiarrak bere 20. urteurrena beteko du 2013. urtean zehar eta hori ospatzeko helburuarekin, zenbait ekimen prestatzen ari da, hala nola, Show room – Art Outlet estudio bat egokituko du Irunen abendutik martxora bitartean.

1993. urtean ekin zion bere lehenbiziko erakusketari Arrietak eta geroztik, mundu osoan zehar bere lana hedatzea lortu du. Hala, Japonia, Korea, Hong Kong, Singapur, Txina, Australia, Estatu Batuak eta Europan zehar erakusgai izan dira bere artelanak 20 urte hauetan.

Horiek horrela, 20 urtean ekoiztutako lanak erakusgai izango dira artistaren Irungo estudioan. Bertan egongo da artista, bere lan egiteko era jarraitzaileei erakutsiz eta bisita gidatuak eskainiz. Halaber, bere artelanak bertan salgai izango dira.

Estudioa bisitatzeko interesa duten lagunek aldez aurretik hitzordua finkatu beharko dute, helbide elektroniko bidez edota bestela, 649074406 telefono zenbakian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.