
Policarpo Balzolaren jaiotzaren 200. urteurrena beteko da 2013. urtean eta haren familiak Mentxu Gal margolariaren sinadura daraman Paisajes de Cercedilla –Cercedillako paisaiak– koadroa dohaintzan eman dio Irungo Udalari. Oliozko margolana da eta 32,5×51 zm-ko neurriak ditu. Policarpo Balzola Iparragirre 1813. urteko urtarrilaren 26an jaio zen Irunen eta udaletxeko idazkaria izateaz gain, herriko eskribaua ere izan zen. Colon pasealekuko irekiera proiektuaren egiletzat jotzen dute Balzola eta XIX. mendean zehar, Irungo pertsonaia nabarmenetakoa izan zen. Jose Antonio Santano alkateak dohaintza eskertzeaz gain, margolana jasotzea “ohorea” dela adierazi zuen. Koadroa, Mentxu Gal aretora eramango dute eta Udal Ondare Historiko-Artistikoaren parte izatera igaroko da. Erakusketa antologikoa EHUn Kolorearen indarra goiburupean, Mentxu Gal artista irundarraren obra erakusketa batean bildu eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) paraninfoan ikusgai jarri dute. Gaur arratsaldean inauguratu dute erakusketa eta otsailaren 28ra bitarte ikusgai izango da Bilbon. Margolanen bildumak Galek bere ibilbide osoan zehar eginiko natura hilak, paisaiak eta erretratuak biltzen ditu. 167, denera. Kubismotik faubismora urraturiko bidea erakusten dute lanok.

Baserriko produktuen azoka berezia antolatu dute biharko Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Irungo Udaleko Ingurumen arloak. Azoka bihar izango da Zabaltza enparantzan, goizeko 10:00etan abiatuta 14:00ak bitartean. Juan Kruz Behemendi elkarteko kudeatzaileak aurkeztu du gaur azoka, Miguel Angel Paez Ingurumen zinegotziarekin batera, Guztira, 15 ekoizlek parte hartuko dute bertan ezarriko diren 17 postuetan eta jatorrizko izendapeneko produktuak salgai jarriko dituzte, halanola: euskal jatorriko mota orotariko gaztak, patea, ahate produktuak, txerri produktuak, eztia, ogia, pastak eta gozoak, yogurrak…

Herri Musikaren Txokoan bisita gidatuak egiteko aukera dago abenduko larunbatetan, eta bihar ere bi izango dira: 11:00etan eta 17:00etan, doan. Soinuenea Fundazioak antolatu ditu bisitak, eta ordubete ingurukoak dira. Erakusketako soinu tresnen funtzi...

Gipuzkoako Anorexia eta Bulimiaren Aurkako Elkarteko –ACABE– Garbiñe Agirre koordinatzaileak, Maite Cruzado Ongizate zinegotziarekin batera, hilaren 20ean izango den hitzaldi-solasaldiaren inguruko xehetasunak jakitera eman ditu gaur goizean. Elikadura osasuntsua, jarrera arriskutsuak eta elikadura jarreren nahasmenak. Zer egin dezake familiak? izenburupean garatuko da solasaldia, Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:00etan hasita. Mari Jose Arruti psikologo berezituak eta Arantza Lorenzo elikaduran aditua eta psikologoak emango dute hitzaldia. Ireki Begiak ACABE elkartearen programaren baitan kokatutako ekimena da, eta neska gazte eta emakumeen gurasoak sentsibilizatzea eta adi egotea du helburu.

Dunboa ikastetxeko lehen hezkuntzako ikasleek mugikortasunarekin lotutako Gabonetako jaiotza berezia prestatu dute aurten, Agenda 21 ekimenak finkatutako ildoei jarraituz. Ia 400 haurrek parte hartu dute eta plastika irakasgaiko orduak hori osatzeko erabili dituzte ikasturte berria irailean hasi zenetik. Idoia Rekarte ikasketa buruak azaldu duenez, haur hezkuntzako ikasleak jaiotzarako apaingarriak egin dituzte, halanola, bolak, zintzilikariak… Lehen mailako ikasleak izartxoak prestatu dituzte, eta bigarren mailakoak aldiz, abereak: txakurrak, katuak, ahateak eta ardiak. Bigarren zikloko ikasleei dagokienez, hau da, 3. eta 4. mailakoak, etxeak eta eraikinak egin dituzte. Hala ere, ez dira jaiotzaren ohiko etxebizitzak eta eraikinak, hiri batean aurki daitezkeenak direla baizik. Bertan, Txingudi merkataritza gunea, etxe orratzak… aurki daitezke. Horiek horrela, estalpea irudikatzeko Eiffel Dorrea egin dute ikasleek eta horren azpian, Ama Birjina, San Jose eta haurtxoa kokatu dituzte. Hiriko jaiotza Hirugarren zikloko 5. eta 6. mailako ikasleak pertsonaiak egiteaz arduratu dira eta euren aurpegiak itsatsi dituzte pertsonaia horietan. Halaber, mugikortasunarekin lotutako ikuspegia landu dute Dunboako ikasle helduenek eta horretarako, autoak, motorrak, patinak eta batez ere, txirrindak egin dituzte. Guzti horiek gainera, jaiotzera bidean izango balira bezala kokatu dituzte.

Auzokalte elkarteak afaria antolatu du biharko. Auzokalten bertan izango da, eta gaueko bederatzietan jarri dute hitzordua.

Hondarribia futbol taldeak Arrasaten jokatuko du etzi, Mondragon taldearen kontra. Hondarribiarrak bost puntu aurretik daude sailkapenean, baina sailkapenean bata bestearen ondoan daude: bederatzigarren dago Hondarribia eta hamargarren Modragon. Partid...

Pasaia Musikalek hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Gaur bertan izango da lehenengo emanaldia. Pasaia Txiki eta Pasaia Txikitxoak abesbatzek kantaldia emango dute arratsaldean. San Pedroko zaharren etxean izango da, 17:45etik aurrera. ...

Saskibaloiko Emakumeen Ligako hamargarren jardunaldian euskal derbia jokatuko dute bihar (larunbata) Hondartza kiroldegian Hondarribia-Irunek eta Iruñeako Obenasak, 19:00etatik aurrera. Nafarrek ezinhobe hasi zuten liga eta lehen liderrak izan ziren, aurreneko hiru partidak irabazi. Baian hurrengo bost norgehiagokak galdu dituzte eta hori baliatu nahiko du bihar Hondarribia-Irunek garaipena lortzeko. Anne Peñaren neskek, gainera, lehen itzulia bukatzeko geratzen zazkien bi partidak irabazi behar dituzte Erreginaren Kopa jokatzeko aukeraren bat izateko. Bigarren partida irabaztea oso zaila izango dute, porrotik gabe dagoen Rivas liderrarekin jokatuko baitute kanpoan, baina Obenasa gaindituz gero, urrats handia emango lukete Emakumeen Ligako bigarren itzulia jaitsiera postuetatik urruti hasteko. Abonatu kanpaina Bigarren itzulirako denboraldi erdiko abonoak aterako ditu Txingudi Saskibaloia klubak, 35 euroko prezioan. Emakumeen Ligako taldearen aurtengo kirol helburua permanentzia da, baina denboraldia hasi aurretik uste zutena baino hobeto ari dira eta baliteke bigarren itzulian beste helburu batzuk lortzeko lehian egotea. Nolanahi ere, borroka bat edo beste izan, klubak zaleen berotasuna lortu nahi du eta horregatik denboraldi erdiko abonoak atera ditu. Hondartzako harmailetako giroak asko lagundu zuen iaz Hondarribia-Irunek aurten ere maila gorenean jarraitu zezan. Txingudi Saskibaloi Elkarteko taldeen partidak Gazteen Errendimendu Maila Hondarribia Easo-Easo A 17-80 (atzo jokatu zuten). Kadete Maila Carnicas San Marcial-Atletico SS Aitxuri. [...]

Bihar, larunbatarekin egingo dute Sortu alderdiaren eratze prozesuaren bigarren bilera Hondarribian, 09:00etan Muaran. Azaroaren 24an egin zuten lehenengoa eta deitzaileak oso pozik geratu ziren agertutako jendearekin eta izan zuten parte hartzearekin:...

Bidasoko Rotary Klubak Gabonetako aparteko kontzertua antolatu du iganderako Amaian, 19:00etan. Aurten, Jose Luis Barrio omenduko dute Mozarten hil ondoko Requiem musika lanaren bidez. Ametsa Abesbatzako Fernando Etxeparek, Luis Mariano Lirika Elkarteko Angel Pazosek eta Pedro Ballazek, eta Belen Sierra Kultur zinegotziak parte hartu zuten elkartasun kontzertuaren aurkezpenean. Urtero bezala, Rotary Klubak antolatutako emanaldiak helburu solidarioak ditu, eta beraz, kontzertuaren bidez lortutako irabaziak Caritasera bideratuko dituela jakinarazi du. Iaz bezala, Ametsa Abesbatzaz gain, Ma non Troppo orkestra eta Luis Mariano Lirika Elkarteko abesbatza eta orkestra ariko dira bertan. Halaber, Angel Pazos eta Fernando Latorre tenoreen, eta Ainhoa Garmendia eta Maite Arruabarena sopranoen ahotsa entzuteko aukera paregabea edukiko dute Amaiara hurbiltzen diren zaleek. Barrioren omenez Rotary Klubak Luis Mariano Lirika elkarteko sortzaile Jose Luis Barriori omenaldia egingo dio. San Migel auzoan jaio zen 1925. urtean. Medikuntza ikasi zuen, eta Gipuzkoako Ospitalean eta Irungo anbulatorioan lan egin zuen Barriok, 2008ra arte. Lirika elkartearen sortzaileetako bat izateaz gain, horren presidente ere izan zen. Rotary Klubaren, eta Ametsa, Donostiako Easo eta Hondarribiko Eskifaia abesbatzen bidez, zarzuelak eta operak hedatzearen alde lan egin zuen.

Bidasoa XXI igeriketa kluba Euskal Herriko Kluben arteko txapelketan lehiatuko da asteburuan, Irungo Azken Portu kiroldegian. Guztira, zortzi talde ariko dira emakume zein gizonen kategorietan. Lehiak 11:00etan eta 17:00etan gauzatuko dira, larunbat zein igandean.

Iaz ekin zuen San Tomas Batzordeak bidea, eta aurten ere herritarrek antolatutako santomasak izango dira Errenteria-Oreretan. Antolaketa lan horren atzean ibili dira txistorra postua jarriko duten hamar taldeak eta norbanako zein eragileak. Aurtengo San Tomas Egunean hogei postu jarriko dituzte baserritar eta artisau produktuekin. Horrez gain, Agirre Lehendakariaren plazan ohi bezala animalien erakusketa jarriko dute. Postu horiek guztiak jartzerakoan, euskara kontuan izango dute, eta paisaia linguistikoa bermatzea aldera, kartelak euskaraz izatea kontuan hartuko dutela zehaztu du batzordeak. Ikusi eta erosteaz gain, jan eta edateko aukera ere izango da, eta hori Zumardiko kantinak, edo Herriko Plazan, Zumardi txikian edo Biteri kalean egongo diren postuetan egin ahal izango da. Era berean, kontuan izango dute edalontzien erabilpena, eta zaborra murrizte aldera, berriro erabil daitezkeen edalontziak soilik erabiliko dituztela jakinarazi dute. Era berean, edalontzia etxetik bertatik jaisteko deia egin dute. Bigarren deialdia, baserritarrez janztea izango da. Batzordeak eurek aurkezpenean egin bezala, “armairutik baserritarrari hautsa kendu, plantxatu eta janztera” animatu ditu haur, gazte zein helduak. Txerria San Tomas Eguneko protagonista nagusia txerria izaten da, eta lehengo urtera arte Xenpelar AEK arduratu denez horretaz, txerriak ere bertako kideren baten izena eraman izan du; iaz, esaterako, Palote izan zen. Aurten, batzorde batek prestatu du jaia, baina urteetan [...]

Kabigorri Ateneoak antzerki saioa antolatu du gaur arratsalderako Behibi’s konpainiaren eskutik. No es facil (Ez da erraza) antzezlana emango du taldeak, 20:00etan abiatuta. Gainera, Juanjo Etxabeguren margolariaren erakusketa ere prestatu du Ateneoa...

Krisiaren aurrean zer egin? Hori da Hondarribiko Gazte Asanbladak bere buruari galdetu diona. Ez dute krisia konponduko, baina alternatibak badaudela argi utzi nahi dute. “Krisi garai hauetan bla, bla, bla… horrela jarrai dezakegu, eta triste eta haserre joan etxera. Azkenaldian asko ikusten dugun gauza da hori, baina, alternatibak, ezkortasuna eta depresioa estalki hartuta, ezkutatu nahi dizkigute”, esan dute gazte asanbladako kideek. Horregatik, ekimena antolatu dute abendurako. Jardunaldien izenburuak argi eta garbi uzten du euren helburua zein den: Krisiaren aurrean alternatibak. Hilabetero gai bat hartuko dute, eta gaiarekin lotutako ekitaldiak antolatuko dituzte. Abendukoak elikadura burujabetzari buruzkoak izango dira. Lehenengo hitzaldia datorren asteartean, hilaren 18an, izango da. Hondarribiko Zuloaga Etxean egingo dute, 18:30etik aurrera. Bertara hiru elkartetako ordezkariak joango dira solasaldia ematera. Alde batetik, EHNE nekazari eta abeltzainen sindikatuko Pedro Alberdik parte hartuko du. Elikadura burujabetza azaltzeko bide orria eramango du Alberdik: ondasunetik, nekazaritza eredutik pasatu, eta merkaturatzeraino. EHNEko teknikariak esan du garrantzitsua dela hiru urrats horiek kontrolatzea, “nekazaritzarako ezinbestekoak diren balibideak nork kontrolatzen dituen ikusteko”. Kontzeptu horien gainean azalpenak eman ondoren, batzarra egingo dute Zuloaga Etxean. Bidasoko hiru baratze taldeetako bitako (Irungo Aldatsa eta Hondarribiko Xixare) ordezkariak batuko dira solasaldira. Xixare taldekoek Amute eta Kosta auzoetan baratze bana lantzen dute. Egitasmoak, [...]

Gaur ireki du Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Liburu eta Disko Azoka. Azokaz gain, hainbat ekitaldi antolatu ditu bilguneak, eta horietako lehenengoa gaur izango da: Bergarako Idazle Eskolakoen eta herriko idazleen eta musikarien eskutik, Xabier Let...

Atzo arratsaldean Gipuzkoako Arraunaren XII. Gala egin zuten Donostiako Kirol Etxeko ekitaldi aretoan. Hondarribia Arraun Elkarteak hiru sari jaso zituen bertan, denboraldi bikaina biribiltzeko. 2012ko aulki mugikorreko ontzi onena, Gipuzkoako Traineru Txapelketako txapelduna eta TKE San Miguel Ligako Gipuzkoako lehen trainerua izateagatik saritu dute Hondarribiko taldea. Ekitaldira Arraun Elkarteko zenbait arduradun eta arraunlari eta Hondarribiko alkate Aitor Kerejeta izan ziren.

Informazio guztia, ERRENTERIAKO HITZAn.

Break dance txapelketa da, eta lehen hiru sailkatuek sariak jasoko dituzte Aupa La Basca taldeak antolatuta, Gipuzkoako I. B-Boying Txapelketa (break dance) jokatuko dute bihar Kataxulo Gaztetxian. 17:30ean hasiko da lehia, eta 20:00ak arte iraungo du gutxi gorabehera. Txapelketa, hasiera batean, Landetxen egin behar zuten, baina eguraldiaren iragarpena aintzat hartuta, gaztetxera lekualdatzea erabaki dute antolatzaileek. Dantzari onenek, sariak izango dituzte. Hiru sari prestatu dituzte txapelketa antolatu duten gazteek. Lehenak, 70 euroko txartela jasoko du, arropa erosteko; bere pisua sagardo botiletan eta termetarako sarrera. Bigarrenak, 50 euroko txartela arropa erosteko, eta termetarako sarrera. Eta hirugarrenak, 30 euroko txartela arropa erosteko, eta termetarako sarrera. Antolatzaileek zehaztu dutenez, bihar, aurreko urteko sagardoa emango diote irabazleari. Baina eurak sagardoa egiten ari dira, eta hurrengo ekitaldietan, sagardo berria etxera bidaltzeko asmoa dute. Gainontzeko ekitaldiak Aupa La Bascak lehenengo jaia urriaren 13an egin zuen, Ero-erokeia 1. Biharkoak, bigarren saioa izan behar zuen (Ero-erokeia 2), baina break dance saioa izan ezik, gainontzeko ekitaldiak bertan behera utzi dituzte, euria iragarri dutelako. Longboard, skate, beroketa eta trap surfing saioak dira bertan behera geratu direnak, baita Freeride Txapelketa eta Txoro Hegaldia (jaitsiera patinekin eta patineteekin). DJak eta graffiti egileak ere izango ziren. Antolatzaileek zehaztu dutenez, ekitaldi horiek beste egun batean [...]

SASKIBALOIA Senior emakumeak Oiarso-Erroibide Irun: etzi, 11:45ean, Galtzarabordako kiroldegian. Senior gizonak Leihoak Zast-Oiarso: bihar, 18:00ean, Zarauzko Antonianos kiroldegian. ESKUBALOIA Zilarrezko Maila (gizonak) Ereintza-Torrelavega (b...