Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Krisiak baditu alternatibak

Krisiaren aurrean zer egin? Hori da Hondarribiko Gazte Asanbladak bere buruari galdetu diona. Ez dute krisia konponduko, baina alternatibak badaudela argi utzi nahi dute. “Krisi garai hauetan bla, bla, bla… horrela jarrai dezakegu, eta triste eta haserre joan etxera. Azkenaldian asko ikusten dugun gauza da hori, baina, alternatibak, ezkortasuna eta depresioa estalki hartuta, ezkutatu nahi dizkigute”, esan dute gazte asanbladako kideek. Horregatik, ekimena antolatu dute abendurako. Jardunaldien izenburuak argi eta garbi uzten du euren helburua zein den: Krisiaren aurrean alternatibak. Hilabetero gai bat hartuko dute, eta gaiarekin lotutako ekitaldiak antolatuko dituzte. Abendukoak elikadura burujabetzari buruzkoak izango dira. Lehenengo hitzaldia datorren asteartean, hilaren 18an, izango da. Hondarribiko Zuloaga Etxean egingo dute, 18:30etik aurrera. Bertara hiru elkartetako ordezkariak joango dira solasaldia ematera. Alde batetik, EHNE nekazari eta abeltzainen sindikatuko Pedro Alberdik parte hartuko du. Elikadura burujabetza azaltzeko bide orria eramango du Alberdik: ondasunetik, nekazaritza eredutik pasatu, eta merkaturatzeraino. EHNEko teknikariak esan du garrantzitsua dela hiru urrats horiek kontrolatzea, “nekazaritzarako ezinbestekoak diren balibideak nork kontrolatzen dituen ikusteko”. Kontzeptu horien gainean azalpenak eman ondoren, batzarra egingo dute Zuloaga Etxean. Bidasoko hiru baratze taldeetako bitako (Irungo Aldatsa eta Hondarribiko Xixare) ordezkariak batuko dira solasaldira. Xixare taldekoek Amute eta Kosta auzoetan baratze bana lantzen dute. Egitasmoak, [...]

hondarribiko hitza
Oarsoaldea
2012/12/14

Krisiaren aurrean zer egin? Hori da Hondarribiko Gazte Asanbladak bere buruari galdetu diona. Ez dute krisia konponduko, baina alternatibak badaudela argi utzi nahi dute.

“Krisi garai hauetan bla, bla, bla… horrela jarrai dezakegu, eta triste eta haserre joan etxera. Azkenaldian asko ikusten dugun gauza da hori, baina, alternatibak, ezkortasuna eta depresioa estalki hartuta, ezkutatu nahi dizkigute”, esan dute gazte asanbladako kideek. Horregatik, ekimena antolatu dute abendurako. Jardunaldien izenburuak argi eta garbi uzten du euren helburua zein den: Krisiaren aurrean alternatibak. Hilabetero gai bat hartuko dute, eta gaiarekin lotutako ekitaldiak antolatuko dituzte. Abendukoak elikadura burujabetzari buruzkoak izango dira.'Gure lurra, gure etorkizuna' dokumentalaren fotograma bat

Lehenengo hitzaldia datorren asteartean, hilaren 18an, izango da. Hondarribiko Zuloaga Etxean egingo dute, 18:30etik aurrera. Bertara hiru elkartetako ordezkariak joango dira solasaldia ematera. Alde batetik, EHNE nekazari eta abeltzainen sindikatuko Pedro Alberdik parte hartuko du. Elikadura burujabetza azaltzeko bide orria eramango du Alberdik: ondasunetik, nekazaritza eredutik pasatu, eta merkaturatzeraino. EHNEko teknikariak esan du garrantzitsua dela hiru urrats horiek kontrolatzea, “nekazaritzarako ezinbestekoak diren balibideak nork kontrolatzen dituen ikusteko”.

Kontzeptu horien gainean azalpenak eman ondoren, batzarra egingo dute Zuloaga Etxean. Bidasoko hiru baratze taldeetako bitako (Irungo Aldatsa eta Hondarribiko Xixare) ordezkariak batuko dira solasaldira.

Xixare taldekoek Amute eta Kosta auzoetan baratze bana lantzen dute. Egitasmoak, Hondarribian izanagatik, Irungo, Hendaiako, Pausuko eta Biriatuko ekoizleak ere hartzen ditu bere barruan. Ia 50 lagunek jaten dituzte bertako baratzeetatik ateratzen diren produktuak. 40 barazki motatik gora lantzen dituzte Xixare taldeko kideek.

Aldatsa elkartea, berriz, Lakaxita gaztetxearen barruan sortu zen. Anaka auzoan, bertatik gertu, utzita zegoen lur sail bat eman zieten, jabeek landu ezin zutelako. Ez diete baratzea erabiltzeagatik kobratzen, eta trukean barazkiz betetako saski bana ematen diete jabe diren bi ahizpei, esker onez.

 

Hurrengo zitak, 20an eta 27an

Astearteko zitaren ondoren, hurrengo hitzordua bi egun beranduago izango da. Abenduaren 20an Irungo Lakaxita gaztetxera mugituko da Hondarribiko Gazte Asanblada, eta bertan iraganean baserrian nola bizitzen ziren kontatu du hizlari batek, eta bere lana aztertuko du. Eztabaidarako tartea izango da. Hori guztia, 19:30etik aurrera.

Handik astebetera, hilaren 27an, ikus-entzunezko ekitaldia egingo dute Muara Kultur Elkartean. Bertan, Gure lurra, gure etorkizuna dokumentala ikusteko aukera izango da. Lana pobrezia eta ezberdintasunen kontra borrokatzen den Bizilur elkarteak eta EHNE sindikatuak berak sustatu dute.

Dokumental horren gai nagusia da elikadura burujabetza, eta Euskal Herrian zein nazioartean (Hego Amerikan zein Ertamerikan, bereziki) horren alde egiten diren borrokak azaltzen dira. Nekazariei zein ekintzaileei ematen diete hitza dokumental horretan, euren esperientzia kontatzeko eta horiek jendartearen artean zabaltzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.