Bihar egingo dute Sorturen prozesuaren bigarren bilera Muaran
Bihar, larunbatarekin egingo dute Sortu alderdiaren eratze prozesuaren bigarren bilera Hondarribian, 09:00etan Muaran. Azaroaren 24an egin zuten lehenengoa eta deitzaileak oso pozik geratu ziren agertutako jendearekin eta izan zuten parte hartzearekin:...
Bihar, larunbatarekin egingo dute Sortu alderdiaren eratze prozesuaren bigarren bilera Hondarribian, 09:00etan Muaran. Azaroaren 24an egin zuten lehenengoa eta deitzaileak oso pozik geratu ziren agertutako jendearekin eta izan zuten parte hartzearekin: “Bigarren bilera, jendea lehenengoan bezain gustora ateratzea da gure helburua, eta ahal baldin bada jende gehiago erakartzea bilera honetara. Nahiz eta beste gai batzuk landuko ditugun, metodologia berdina jarraituko dugu, kafea eta pastak ere egongo dira”, esan dute.
Sortu alderdiaren eratze prozesuaren bigarren bilera ildo politikoaz eztabaidatzeko baliatuko dute. Prozesuko dinamizatzaileek esan dutenez, “bilerara ponentzia irakurrita edo laburpena irakurrita ekartzea komenigarria da”. Ponentzia zein emendakinak Sorturen webgunetik jaitsi daitezke.
