Donibanen Gabonetako egitaraua prestatu dute, lau egunerako
Jaiotza biziduna eta jaia egingo dituzte Aiton-Amunen aterpean; 24an desfilea egingo dute ikazkinek Donibanen Gabonetako egitaraua prestatu dute. Gaur, Aiton-Amunen Aterpean jaiotza biziduna egingo dute, eta baita jaiotzen erakusketa ere. Gabonetako zo...
Jaiotza biziduna eta jaia egingo dituzte Aiton-Amunen aterpean; 24an desfilea egingo dute ikazkinek
Donibanen Gabonetako egitaraua prestatu dute. Gaur, Aiton-Amunen Aterpean jaiotza biziduna egingo dute, eta baita jaiotzen erakusketa ere. Gabonetako zorion postalen lehiaketa, txistorra jatea, toka eta bote lehiak ez dira faltako. Astelehenean, 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingi irtengo dira Meipitik. Ordu berean eta toki beretik, 31n, abesbatza irtengo da. Urtarrilaren 5ean Erregeen Kabalgata egingo dute.
