Imanol Artola Oroitaldia ekainaren 9an eta 10ean izango da

Imanol Artola Oroitaldiaren XXII. ekitaldia ekainaren 9an eta 10ean izango da. 24 orduko futbito txapelketan parte hartu nahi dutenek Tiñelutik pasatu behar dute izena emateko. Epea jadanik zabalik dago.

lezoko hitza

Asteartean Donibanen egitekoa zen trainerrilla estropada Orion egingo da

Trainerilla Ligako hirugarren jardunaldia Donibanen jokatzeko zen, baina Oriora lekualdatu dute. Estropada 11:30ean hasiko da.

pasaiako hitza

Gaurko elkarretaratzea “desberdina” izango dela diote Herrira-tik

Euskal preso eta iheslariak gogoan Oarso Bidasoko herrietan elkarretaratzeak egingo dituzte gaur arratsaldean. Irunen Zabaltza plazan elkartuko dira hilabeteroko azken ostiraletan bezala, 20:00etan. Joan zen larunbateko aurkezpenaren ondoren, Herrira ...

irungo hitza

Euskal Pirinioetako irudien erakusketa Mediatekan

Asteartean Aldude ibarreko (Nafarroa Beherea) paisaien argazkiak biltzen dituen erakusketa inauguratu zuten Herriko Mediatekan. Nicole Moulin argazkilariaren irudiak dira; Alduderi buruzko bi liburu argitaratu ditu Moulinek. Mediateka irekia dago astea...

hendaiako hitza

Kontzertuak Kanttun, Herrirak deituriko elkarretaratzea eta gero

Atzo arratsean Herrira herri mugimenduaren eskualdeko taldea aurkeztu zuten Urruñako Posta etxean. Euskal preso politikoen egoera aztertzen duen bideo bat eman zuten, eta ondoren egin zuten Herriraren aurkezpena. Bertara bildutakoei dei egin zieten Pa...

hendaiako hitza

Krisiari aurre egiteko “burujabetza” eskatuko du LABek Maiatzaren Lehenean

Maiatzaren Lehenak “burujabetza politiko eta ekonomikoa aldarrikatzeko” eguna izan behar duela esan zuten atzo LAB sindikatuko Oarso Bidasoko zenbait ordezkarik Irungo Urdanibia plazan egindako agerraldian. Irunen elkartu zen LAB komunikabideekin, bertan egingo dutelako heldu den asteartean Oarso Bidasoko manifestazioa; Urdanibia plazatik abiatuko da, eguerdian. Langabezia tasa altuena duen Gipuzkoako hiria Irun dela gogorarazi zuten LABeko kideek (%17). Krisiaren eraginez desagertu den enplegua “egonkorra” izan dela nabarmendu zuen Zorion Ortigosak, “sortu dena, aldiz, batez ere aldi baterakoa da”. Hainbat datu eman zituzten LABeko kideek, esaterako, Euskal Herriko langabeen %53 urtebete baino gehiago daramala lanik egin gabe, edo %42k ez duela inolako prestaziorik jasotzen. LABen ustez, krisia kudeatzen ari direnek “kapitalismo basatienean sakontzeko” erabakia hartu dute, “eta egoera horretan, etxeetatik kanporatzeak, pobrezia egoera, marjinazio egoerak eta antzerakoak geroz eta gehiago azalaratzen ari dira”. Sindikatu abertzaleko Oaro Bidasoko arduradunaren hitzetan, “Espainiatik langile eskubideen galera besterik ez da etorriko, orain arteko neurri ekonomikoek egoera okerragotu dutelako”. “Antolatzeko” deia Martxoaren 29an lantokiak hustu zituen greba orokorraz mintzatu zen Ortigosa atzoko agerraldian. “Langileek emandako erantzunak argi utzi du Euskal Herrian langileek egoerarekiko duten haserrea. Orduan esan genuen lan erreforma gogor horrek eragin handia izango zuela lan munduan, eta dagoneneko txantaiak eta kaleratzeak erabiltzen hasi dira”, esan [...]

irungo hitza

Trikitixa jaialdia izango da gaur Kontserbatorioan

Irungo Udal Musika Eskolaren eta Auntxa Trikitixa eskolaren elkarlanetik abiatuta, Trikitixa Jaialdia izango da gaur Udal Kontzerbatorioko auditorioan, 19:00etan hasita. Trikitixa doinu klasikoez gain, egungo euskal taldeen abestien eta irrati formuletan entzuten diren zenbait abestien moldaketak entzuteko aukera izango da. Zenbait abestietarako trikitilariek eta pandero joleek beste musika tresnen laguntza izango dute, eta ikasleetako batzuk dantzariak ere badirenez, zenbait abestietan dantzatuko dute. Sarrera doan da. Egitaraua: Pintto-pintto. Trikitixa: Emma Vallejo, Julen Urtizberea eta Haizea Rodriguez. Beti Eskamak Kentzen (Biribilketa) eta Neska Zaharrak (Arin-arina). Trikitixa: Ane Gelbenzu, Celia Garcia, Eider Amundarain, Unai Izkierdo, Angel Gonzalez, Uxue Urtizberea, Aiora Fagoaga eta June Zapirain. Panderoa: Haizea Rodriguez, Izaro Arruabarrena, Nahia Bengoetxea, Miren Gonzalez, Xubane Escudero eta Eider Irazu. Azkena (fandangoa) eta Leihora (Arin-arina). Trikitixa: Eider Amundarain, Alaitz Loiarte, Janire Ugarte eta Ane Gelbenzu. Panderoa: Eneritz Martiarena, Ohiana Martiarena, Andoni Susperregi eta Unai Izkierdo. Egina (Etzakit) eta Tiliño (Birilketa). Trikitixa: Elurtza Mitxelena, Maddi Velez del Burgo, Julia Cordero, Aitziber Arruabarrena. Panderoa: Maddi Rodríguez, Mikel Izkierdo, Helena Martin, Uxue Arruabarrena eta Nahikari Arakama. Sun shine (Quebec-eko kanta herrikoia) eta Latargi (Arin-arina). Trikitixa: Ander Alkain, Andoni Baleztena eta Naiara Hermoso. Panderoa: Nahikari Arakama eta Xabier Mujika. Gitarra: Andrea Ortega eta Irene Santamaria. Esnesaltzailearena (Esne Beltza) eta Cuba bai Politta dela. Trikitixa: Alaia Etxeberria eta Maddi Roteta. Panderoa: Maddi [...]

irungo hitza

Txin’goody Paradise reggae festibala egingo dute bihar

Hirugarren aldiz, Txin’goody Paradise reggae festibala egingo dute, bihar, Hendaian. Merkatu Zaharrean egingo dute jaialdia, 19:00etatik aurrera. Hainbat artistaren musikaz gozatzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek: I & I Livity, Soon Come, Ras Miguel & Tafari, Txin’goody Root’s Band, Soundsystems, Equalbrothers, Thunda Clap eta Watts Attack.

hendaiako hitza

Kubako musika emanaldia Area3 aretoan

Area 3 aretoak Habana son taldearen kontzertua programatu du larunbat goizalderako, 01:00etan hasita. Kubako doinu tradizionalak jotzen ditu taldeak: batxata, son, merengea… Ateak gaueko hamaiketan irekiko dituzte.

irungo hitza

Izkiro Nautikoak urteko batzarra du gaur

Izkiro elkarteak urteroko batzar orokorra deitu du gaurko. Lehen deialdia 18:30erako egin dute eta 19:00etarako bigarrena. Batzarra parrokiako zineman egingo dute. Gai zerrendan ondorengoak agertzen dira, besteak beste: araudiaren onarpena; ontziraleku...

pasaiako hitza

Karteladak irtengo dira gaur Herrirak deituta

Herrirak deituta, eta hilabeteko azken ostiraletako deialdi bereziarekin bat eginez, gaur, karteladak aterako dira Antxon eta San Pedron. 20:00etan abiatuko da frontoitik San Pedrokoa eta ordu berean Antxokoa Gure Zumarditik. Bizi osorako zigorraren ap...

pasaiako hitza

Gernikako bonbardaketan eraildakoak gogoan

Donibaneko Bixi Bixi elkarteak bi jarduera antolatu ditu bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira Atzo Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena bete zen, eta hura gogoratzeko Donibaneko Bixi Bixi elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu. Bihar, joaldunak irtengo dira 22:00etan, 1937ko apirilaren 26an erailak izan ziren guztiak omentzeko. Maiatzaren 6rako, berriz, irteera antolatu dute Bixi Bixikoek, Gernikatik Gaztelugatxera. 08:00etan abiatuko dira Meipitik, eta han bost orduko ibilbidea egingo dute. Haurrentzako bide motzagoa prestatu dute. Izena emateko Bixi Bixi elkartera edota Itziar tabernara jo behar da. Helduek 10 euro ordaindu behar dituzte, eta haurrak doan joango dira. Ibilbide luzea egin nahi duten gurasoek haurrak Bixi Bixiko kideen ardurapean uzteko aukera izango dute. 1512. urtea gogoan Gernikako bonbardaketa gogoratzeaz gain, Bixi Bixi elkartekoek 1512. urteko gertakizunak gogoratzeko ekimenekin jarraitzen dute. Hortaz, maiatzaren 19rako Donibanen hainbat ikuskizunez osatutako jaia antolatuko dutela iragarri dute. Ikuskizun horien bidez jaira bertaratuko direnei 1512an gertatu zena berriz ere gogorarazi nahi dietela esan dute elkartekoek,  haien ustez, «ezinbestekoa» delako «historiaren berri behar bezala izatea». «Behin baino gehiagotan adierazi izan diguten moduan, iraganik gabeko herriak ez omen du etorkizunik, eta, hori da hain zuzen ere, kultur elkarte honen gakoetako bat: etorkizuna», adierazi dute sanjuandarrek.

pasaiako hitza

Marealta Eguna, maiatzaren 5ean

Antxotar talde bat urtero biltzen da bertako Marealta auzolanean garbitzeko. Aurten ere, hala egingo dute eta dagoeneko jarri dute data: maiatzaren 5a, larunbata. Ohi bezala, garbiketa lanak bukatuta sardina jatea egingo dute eta ondoren eguneko argazkiekin erakusketa.

pasaiako hitza

Danborradako entseguak asteartero egingo dituzte Fanderian

Sanjoanak hurbiltzen ari direla eta, dagoeneko hasi dira jaiak antolatzen Fanderian, eta hain zuzen, asteartero danborradaren entsegua egingo dutela jakinarazi du Erdiko Erreka auzo elkarteak. 19:00etan izango da haurren entsegua, eta 20:00etan helduena.

errenteriako hitza

Gernikako bonbardaketari buruzko seriea Oiartzunen ere grabatuko dute

Astelehenean hasiko dira grabatzen Gernika bajo las bombas seriea, eta udazkenean emango dute Euskal Telebistan. Luis Marias izango da zuzendaria, eta Baleukok, Vertice Cinek eta Erpin 360º-k ekoitziko dute. Horrez gain, ETBren, TV3ren, TVGren eta Can...

oiartzungo hitza

Eguzkik hamasei alegazio aurkeztu dizkio Ulia eta Jaizkibel babesteko Planari

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Saila Jaizkibelgo eta Uliako gune babestuen kudeaketarako plana garatzen ari da. Aipatu plana jendaurrean izan da, eta Eguzki Talde Ekologistak aipatu planari hamasei alegazio egin dizkiola zabaldu du. Eguzkik azaldu duenez, alegazioen helburu da Planaren eragiteko eremua zabaldu eta ingurumena babesteko helburuz hartuko diren neurrien kalitatea hobetzea. Horrez gain, aipatu eremuen kudeaketan herritarrek parte hartzeko aukera izan dezaten eskatu dute. Eremua zabaldu Eguzkiren arabera Higer lurmuturra eta Amuitz irla barne hartu beharko lituzke Planak. Horrez gaian, babestutako gunea hegoalderantz zabaldu beharko luketela iritzi diote. Eguzkiren arabera, gaur gaurkoz, babestutako gunea lurraren jabetzaren irizpideen arabera zehaztuta dago. Talde ekologistak, berriz, eremua zehazteko orduen lehenetsi beharko liratekeen irizpideak naturalistikoak beharko luketela uste du. Era berean, itsasora bidean ere, babestutako zonaldea handitzeko eskatu dute, uharri edo arrezifeak babesteko.Azkenik, Jaizkibel, Txingud Bidasoa eta Aiako Harria parkeen arteko balizko lotunean azter daitezen eskatu dute. Babes neurrian handitu Basotzeari edo oihanberritzeari proposatuko neurriak dira, Eguzkiren arabera, proposatu dituztenen artean garrantzitsuenak, horiek direlako mendia higaduraz babestuko dutenak. Horiez gain, ehiza plana, pista eta mendi bideak, autoak eta beste hartu dituzte hizpide. Zona militarra udalerriei itzultzeko  eskatu du Eguzkik baita ere.    

pasaiako hitza

Atzokoak Abesbatzaren emanaldi bikoitza Kateako elizan, igandean

Kateako (Landetxa) Arantzazuko Amaren parrokiaren 50. urteurrenaren ospakizunen barruan, Atzokoak Abesbatzak emanaldi bikoitza egingo du etzi. Batetik, 11:30etako mezan parte hartuko du eta, bestetik, kontzertua emango du mezaren ondoren, elizan bertan.

irungo hitza

Herrirak, preso eta iheslarien alde lan egitera deitu ditu herritarrak

Herrira herri bilguneak euskalpreso eta iheslarien alde lanera biltzeko deia luzatu die herritar guztiei gaur arratsaldean egindako agerraldian. Bertan bildutakoak, euskal preso eta iheslarien “auziarekiko kezka eta konpromisoak” batu dituela nabarmenduta, Jokin Urain Kixkur eta Aitzol Gogorza oreretarrak “muturreko egoeretan” mantentzen dituztela salatu dute: “Lehenengoak 197/2006 doktrina ezarria du, eta bigarrenak berriz,gaixotasun larria, eta biak,Espainiako Estatuko espetxeetan bahituta dituzte ezartzen dieten salbuespen politikaren ondorioz”. Bi egoera horiei aurre egin eta euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan, hainbat lantaldeetan lanean denbora bat daramatela zehaztu dute Herrira bilguneko kideek eta horrenbestez, herritar guztiak deitu dituzte preso eta iheslarien aldeko “dinamikan lan egitera”. Horretarako,orereta@herriraorereta.org helbidean harremanetan jarri beharko dute Herrira bilguneko kideekin, taldean parte hartu nahi dutenek. Amaitzeko Oreretako Herriaren aurkezpena ekitaldia maiatzaren 4ean,ostirala, Niessen Aretoan 19:00etatik aurrera egingo dutela jakinarazi dute eta herritar guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera.    

errenteriako hitza

Cuadrabus enpresa arduratuko da Xorrolaz

Atzo egin zuten apirileko udalbatzarra, udaletxeko areto nagusian. Beste hainbat punturen artean, Xorrola zerbitzua emateko enpresa aukeratu zuten. Bost urterako esleitu diote Xorrolaren zerbitzua Cuadrabus enpresari. Lehiaketa publikora bi enpresek a...

nagore vega
Gehiago