Euskara ospatzen Trintxerpen

Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxean Euskararen Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi egin zituzten herenegun. Goizean ikasle txikienek Patata Tropikala antzerki taldearen saioa ikusteko aukera izan zuten. Bigarren, hirugarren eta laugarren mailakoek Txan...

pasaiako hitza

Hurrengo ostegunean iraupen eskiari buruz hitz egingo dute Urdaburun

Urdaburu elkarteak aurreratu bezala, urteko ekintzak Mendi Astera mugatu beharrean urte osoan zehar egingo dituzte. Azaroko ekitaldiaren ondoren, hurrengo ostegunean jarraituko dute ekintzekin, eta iraupen eskiari buruzko hitzaldia antolatu dute, 20:00...

errenteriako hitza

Ostiralean egingo dute aste honetako azoka

Larunbateko jaieguna dela eta, Moskuko azoka ostiralean, abenduaren 7an, egingo dela jakitera eman du udalak. Urdanibia plaza inguruko trafikoak eta 3L autobus zerbitzuak ohiko aldaketak jasango dituzte azoka iraun bitartean.

irungo hitza

Hitzaldi batekin ekingo dio Argoiak-ek abenduko plangintzari

Itxaropena sortzea egungo krisi eta probezia testuinguruan hitzaldia antolatu du Argoiak kultur elkarteak biharko. Hizlaria, Joxerra Trebiño izango da eta hitzordua, elkartearen egoitzan bertan finkatu dute, 17:00etatik aurrera.

irungo hitza

Don Boscok energia eraginkortasuna landuko du

Lehen aldiz klimaren arabera, geotermia edo aerotermia egokiena den frogatzeko ikerketa bat egingo dute, eta bertan parte hartuko du Don Bosco lanbide heziketako institutuak. Beste bi zentro ere badaude: IES Inca Garcilaso de Montilla (Kordoba, Espaini...

errenteriako hitza

Bihar hasiko da atez atekoaren gaineko parte hartze prozesuaren bigarren bilera sorta

Bihar hasiko da atez atekoaren gaineko parte hartze prozesuaren bigarren bilera sorta

lezoko hitza

Euskarak alderdi guztiak batu zituen atzo

Hondarribiko Udalan ordezkaritza duten alderdi guztiek bat egin zuten atzo Euskararen Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzional bat sinatzeko. EAJ, Bildu, PSOE, Hamaikabat eta PP ados jarri ziren iazko udazkenean erakundeak berritu zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiko lerro nagusiak berresteko: “Udal zerbitzuetan herritarren arretarako hizkuntza eta laneko hizkuntza izan dadin sustatzeko neurriak hartuko ditu, udalerrian gizarte erabilera areagotzeko erabakiak hartuko ditu eta euskalduntzea nahiz alfabetatzea lantzeko programarekin jarraituko du”. Onartutako adierazpen instituzionalean, Euskararen Nazioarteko Eguna (atzo) “gure hizkuntzarekiko dugun konpromisoa berresteko eguna” zela zioten herriko ordezkariek ahobatez: “Herritarrei eta herri erakundeei dagokie legeok dituzten ahalmenak garatzea, euskarak erabilera eskasa duen esparruetan handituz, erabiltzen den esparruetan sendotuz, eta hiztun berrien beharretara egokituz. Azken finean, euskararen erabilera bultzatu behar da bizitzako esparru guztietan. Hala nahi duen orok euskaraz bizitzeko parada izan dezan”. Mintzodromo arrakastatsua Euskararen Eguna zela eta, Mintzodromoa egin zuten atzo goizean Kasino Zaharra adinekoen egoitzako goiko solairuan. Udaleko Euskara departamendutik eta udal euskaltegitik egindako deia jarraituz, hamarnaka pertsona elkartu ziren bi orduz, euskaraz praktikatzeko. Gehienak, euskara ikasleak ziren, baina ekimenarekin bat egin nahi izan zuten herritarra eta alderdi desberdinetako zinegotziak ere elkartu ziren lehen Mintzodromoan.

hondarribiko hitza

Gabonetako sukaldaritza landuko dute Emekin, gaur

Gabonetako sukaldaritza tailerra egingo dute gaur arratsaldean Emeki emakume elkartearen egoitzan, 18:30ean hasita. Aurreratu dutenez, baiekin eta loreekin sukaldatzen ikasiko dute. Tailerra irekia da, elkartekoak ez diren pertsonentzat ere.

hondarribiko hitza

Antxoko kantu jiraren entsegua egingo dute bihar

Antxoko kantu jirakoek entsegua egingo dute bihar arratsaldean, hilaren 15eko saioa prestatzeko. Kultur Etxean egingo dute berriro, eta saioa 19:30ean hasiko da.

pasaiako hitza

Herriko bost kirolari eta talde omenduko dituzte Kirolan Galan

Hilaren 14an (larunbata) Kirolaren Gala egingo dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:00etatik aurrera. Ekitaldiaren hirugarren urtea da, baina aurten bultzada berezia eman nahi izan dute herriko kirolari eta taldeek egin duten denboraldi “berezia” dela eta. Guztira, bost izango dira ekitaldi horretan omenduko dituzten kirolari edo taldeak: Touring kirol taldea, Ereintza Eskubaloia, Hibaika arraun elkartea, Mikel Odriozola ibilketaria eta Ane Santesteban txirrindularia. Gaur aurkeztu dute ekitaldia Julen Mendoza alkateak, Unai Unsuain Udal Kirol Patronatuko presidenteak eta Mikel Odriozola ibilketariak. Zentzu horretan, Odriozolak eskerrak eman ditu saria emateagatik, eta berezia dela aipatu du herrian halako aitortza jasotzea: “Ilusioa egiten du horrelako gala bat egiteak urtean egindako lana kontuan hartzeko”. Errenteria-Oreretan ere kirol maila handia dagoela nabarmendu du ibilketariak.  

errenteriako hitza

Auzolana egingo dute Ergoienen, bihar goizean

Lehenengo auzolanaren arrakastaren ondoren, bigarrena ere egingo dute herrian, Ergoien auzoan, hain zuzen. Bihar goizerako egin dute deialdia, eta helburua  Auzokalte elkartearen ingurua txukuntzea izango da. Hala nola, haur jolasak jarri eta pilotale...

oiartzungo hitza

Kyle Field-en Little Wings eta Naica ariko dira bihar Psilocybenean

Little Wings indie banda, Kyle Field abeslariaren proiektua da. Bederatzi disko kaleratu dituzte orain arte baina lehen aldia da gurean jotzen dutela. AEBetako folkaren barruan harri bitxia da Little Wings, baina bere frontman-a ez da batere promozioaren maitale eta horregatik gutxitan atera dira biretan; hori bai, atera direnean izen handiko artisten ondoan atera izan dira. “Kyle Field, Devendra Banhart edo Will Oldham bezalako izen potoloen alboan ibilitakoa da eta Bonnie PrinceBilly edota Damien Juradoren zaleei gustatzeko modukoa da”, esan dute Psilocybeneako arduradunek. Musika alternatiboa egiten dute, baina beren ezaugarri nagusia melodia suabe ederrak dira, zuzeneko berotasunean entzulegoa txundituta uzteko modukoak. Aurretik etxeko talde batek joko du, Naica banda elektro-akustikoak. Aurten Fish Taco izeneko diskoa kaleratu du Hondarribiko boskoteak Psilocybinarekin, Mendeluko musika aretoko disketxearekin.  

hondarribiko hitza

Larunbatean, eta egun osoz, izango da San Tomas Eguna estreinakoz Antxon

Aldaketa handiarekin egingo dute aurten, Antxon, San Tomaseko azoka. Aurten, estreinakoz, larunbatean eta egun osoko egitarauarekin egingo dute jaialdia. Hilaren 15ean egingo dute. Josean Garciak, antolatzaileen izenean, azokaren eguna aldatuko zutela iragartzearekin batera jakinarazi zuen artisauen dei asko jaso zituztela, besteetan baino gehiago, eta aurten 60 mahai inguru izango direla Antxoko San Tomas jaian. “Pirinioetan gazta egiten duen batek deitu gaitu, Jaengo larrugile batek… ikaragarria izan da jaso dugun dei kopurua”, gaineratu zuen Garciak. Horregatik, Gure Zumardian bakarrik jarri beharrean, frontoian ere ezarriko dituzte mahaiak. Artisauak eta baserritarrak, 30na bakoitzetik, nahastuta egongo dira, inor ez baztertze aldera. Baserriko zein eskulangintzako produktuak egoteaz gain, hainbat animalia izango dira bertan, hala nola falkoneriazkoak, ardiak edo ahuntzak, besteak beste. 09:30ean irekiko dituzte postuak, eta egun osoan zehar zabalik egon daitezkeela adierazi dute, denbora eta giroaren arabera. Nolanahi ere, artisauen zein baserritarren esku utziko dute erabaki hori. Herriko dantza taldeetakoak zein kantu jirakoak (gaur dute entsegua, 19:30ean Kultur Etxean), baita Lizeoko haurrak ere, izango dira giroa jartzen.   Zozketa eta babarrun jatea Goizeko jarduerak pasatuta, 13:30etik aurrera Idoia Besada dantzari antxotarrari omenaldia egingo diote. Hainbat dantza txapelketa irabazi ditu Besadak. Urrian, esaterako, Euskal Herriko Dantza Txapelketan gailentzea lortu zuen. 14:00etan, berriz, Basarik datorren urtean [...]

pasaiako hitza

Topoa egutegiko protagonista 100. urteurrenean

Topoak 100. urteurrena beteko duela eta, Irungo Udalak 2013. urteko egutegia horren argazkiekin osatuko duela jakitera eman du.  Irungo Argazkilaritza Elkarteak (IAE) eta Bidasotarra 7301- Amigos del Ferrocarril elkarteak argazkien bilduma osatzen lagundu dute. Topoak Irunetik Donostiara egindako lehen joan-etorriaren 100 urte beteko dira, bihar –abenduak 5–, baina 1913. urtera arte ez zen erabat finkatu zerbitzua. Hendaiarainoko ibilbidea ere osatu zen urte hartan. Hala ere, ibilbidearen estreinaldian istripua eduki zuen bide estuko trenak. Irundarrek emandako laguntzarengatik titulu “oso humanitarioa” eman zion Alfontso XIII. erregeak Iruni. Istripuaren gaineko irudiak ere bilduko ditu egutegiak. Banaketa Tokiko gobernuak jakinarazi duenez, egutegiaren 12.000 ale argitara emango dira abenduaren 18rako. Jose Antonio Santano alkateak banatuko ditu lehen aleak, abenduaren 18an bertan, HAZ bulegoan (11:00). Bestela ere, HAZ bulegoan bertan eskuratu ahal izango dituzte interesatuek.    

irungo hitza

Makrobiotika ikastaroa antolatu dute hilaren 15erako

Orlegi ekodendak Makrobiotika ikastaroa antolatu du abenduaren 15erako, larunbatarekin. Izen emate epea irekita dago dagoeneko eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, leku mugatuak daude bertan parte hartzeko. Hala, interesatuek 943625983 zenbakira jo d...

irungo hitza

Euskal Herriko Pintxo txapeldunei sari pertsonalizatuta eraman die Ramon Rotetak

Ramon Roteta sukaldari eta eskultore hondarribiarra Huarten (Nafarroa) izan da asteburuan, Hondarribian urriaren 15etik 18ra egin zen VII. Euskal Herriko Pintxo Txapelketako irabazleen Abaco tabernan. Txapelketarekin batera, Rotetaren eskultura bat irabazi zuten Jesus Iñigo eta Nerea Sistiaga tabernako arduradunek, eta artelan hori pertsonalizatuta eraman zien eskultoreak asteburuan.  Eskultura hainbat laminaz osatuta dago, eta horietako batean txapeldunen izen abizenak idatzi ditu Rotetak eta beste batean txapelketako gainontzeko saridunenak.  

hondarribiko hitza

Luparako dokumentalak aurkez daitezke otsailaren 8ra arte

Lupa dokumentalen mostra martxan da seigarren urtez, eta dagoeneko lanak entregatzeko epea ireki dute: otsailaren 8ra arte egin ahal izango da. Topaketa hori martxoaren 28tik 31ra arte egingo dute, Banda Bat eta Mikelazulo kultur elkarteak antolatuta, ...

errenteriako hitza

Kadete Mailako Euskadiko Txapelketa antolatu du Rentoksek

Kadete Mailako Areto Softboleko Euskadiko Txapelketa jokatuko dute larunbatean, 10:00etatik aurrera, Galtzarabordako kiroldegian. Lau taldek parte hartuko dute, horien artean, Errenteria-Oreretako Rentoksek, txapelketaren antolatzaileak. Gainonontzeko ...

errenteriako hitza
Gehiago