Bertso poteoa antolatu du Bertso Eskolak, 10erako

Oiartzungo Bertso Eskolakoek bertso poteoa antolatu dute larunbaterako. Oiartzunen tabernaz taberna egingo dute, eta 19:30ean hasiko da, Amazkarren. Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña eta Iñaki Gurrutxaga izango dira bertsolari gonbidatuak. Azken urte...

oiartzungo hitza

Falsa Alarma taldearen kontzertua, larunbatean Kontadoresen

Hip hop talde ezagunenetakoak, bere azken lana aurkeztuko du; artista gonbidatuak izango dira. Trintxerpe-Bidebietako Kontadores gaztelekuak Falsa Alarma hip hop talde katalanaren (Las Termes de Sabadell, Bartzelona) kontzertua antolatu du larunbaterak...

pasaiako hitza

Sanmartzialetako bazkariaren aldeko sinadurak biltzen hasi dira

Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea San Martzial Jaietako herri bazkaria arriskuan ikusi duelako horren aldeko sinadurak biltzen hasi da. “Murrizketa garai hauetan, hain polita den ekitaldiaren aldeko apustua egin nahi dugu”, esan dute. Ald...

irungo hitza

‘Los paraos, mujeres en lucha’ dokumentalaren emanaldia Nabartenean

Emakumearen Asteari lotutako ekitaldien barruan, Gaurko Andreak emakume taldeak Ruth Lopezen Los paraos, mujeres en lucha dokumentalaren emanaldia antolatu du gaurko. Nabartenean izango da, 19:30etik aurrera.

irungo hitza

Gaur ipuin kontaketa egingo du Maider Galarzak Ikust Alaian

Maider Galarza ipuin kontalariak Ipuin ahokadak ipuin saioa prestatu du gaurko udal liburutegian, 3 eta 7 urte bitarteko haur euskaldunei zuzenduta.

irungo hitza

Zabalzaren ‘Julieta engaña a Romeo’ filmaren proiekzioa, Amaian

Jose Maria Zabalza irundar zinegilearen gainean Amaia Kultur Zentroan antolatu duten erakusketaren harira, Zabalzaren hainbat pelikula proiektatuko dituzte Amaian, auditorioan batzuk, eta hitzaldi aretoan beste batzuk. Aste honetan Julieta engaña a Romeo (gaur) eta Yo no soy un asesino ikusteko aukera izango da, biak hitzaldi aretoan biak. Erakusketak irundar zuzendari handietako baten figura berreskuratzen du, haren lanak nabarmentzen diren jatorriko zenbait materialen bidez. Jose Maria Zabalza; Irundar zinezale amorratua erakusketa martxoaren 2tik apirilaren 22ra bisitatu ahal izango da, Amaia KZn, ohizko ordutegian: asteartetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:00era. Gurutz Albisu, irundar zuzendariari buruzko liburuaren egilea da erakusketako komisarioa. Auditorioan: Martxoak 16: 20:00etan. Suburbios (1950) 11 min.; También hay cielo sobre el mar (1955) 72 min. Martxoak 30: 20:00etan. Tragedia muy… muy íntima (1951) 12 min.; Entierro de un funcionario en primavera (1958) 75 min. Hitzaldi-aretoan: Martxoak 7 eta 28: 19:30ean. Julieta engaña a Romeo (1964). Martxoak 8 eta 27: 19:30ean. Yo no soy un asesino (1963). Martxoak 13 eta apirilak 12 19:30ean. Homicidios en Chicago (1968). Martxoak 14 eta apirilak 11: 19:30ean. Camerino sin biombo (1965). Martxoak 21 eta apirilak 19: 19:30ean. Plomo sobre Dallas (1969). Martxoak 22 eta apirilak 18 19:30ean. La Furia del hombre [...]

irungo hitza

Urre eta brontzezko asteburua

Irungo Leka Enea mahai tenis taldeko Endika Diez jokalari gasteiztarrak urrea lortu du asteburuan, Almerian (Andaluzia, Espainia) binakako Espainiako Mahai Tenis Txapelketan, Alvaro Robles madrildarrarekin bikotea osatuz (San Sebastian de los Reyes taldean jokatzen du). Diezek eta Roblesek, Jose Luis Machadori eta Jesus Canterori irabazi zieten finalean, 2-3ko emaitzarekin. Horrela, Leka Eneako gazteak 2010ean Antequeran (Murtzia, Espainia) lortutako lehen postua bererretsi du. Iaz Diez eta Robles txapelketa horren finalera iritsi ziren, baina Marc Duran (Borges) eta Oriol Monzonentzat (Olesa) izan zen urrea (3-2). Almeriako banakako lehian Diezek eta Roblesek brontzezko domina lortu zuten. Urrea Carlos David Machadorentzat (Priego) izan zen, eta zilarra Marc Duranentzat (Borges). Astebete lehenago, bestalde, 23 urtez azpikoen txapelketa egin zuten Almerian bertan, eta hor lortu zituzten Irungo jokalariek emaitzarik onenak, taldekako lehen postua irabazi baitzuten. Leka Eneak Caja Granadaren aurka jokatu zuen finala, eta irabazi (3-1). Maila horretan ere, helduetan bezala, lehen postua lortu zuten Endika Diezek eta Alvaro Roblesek, CajaSur Priegoko Moises Alvarez eta Ivan Cuevasi irabazita. Banaka ere Endika Diezentzat izan zen urrea, iaz bezala. Aurten Marc Caymel (Falcons Sabadell) garaitu zuen finalean Diezek. Errege Kopan ere ondo Espainiako Txapelketarekin batera Espainiako Errege eta Erreginaren kopak jokatu diztuzte asteburuan Almerian. Gizonetan Leka Enea finalerdietara [...]

irungo hitza

Aireportua luzatzea ingurumen irizpideetara mugatu du aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du Hondarribiko aireportuaren pista luzatzearekin ez legokeela ados, azpiegituraren inguruan babestutako guneak baleude. Horren harira, Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioaren txostenaren zain daudela jakinara...

hondarribiko hitza

Krisi ekonomikoaz ariko da gaur Joseba Garmendia

Krisi ekonomikoari buruz ariko da gaur Joseba Garmendia ekonomialaria: Krisi ekonomikoa gaur eta hemen hitzaldia emango du Reina aretoan, 19:30etik aurrera. Baterabai herri ekimenak antolatu du hitzaldi hori, eta herritar guztiak animatu ditu gaur arra...

errenteriako hitza

E25 autobus linea lehen zuen ibilbidera itzul dadila eskatu du Hondarribiko Udalak

Hondarribiako Udaleko alderdi politiko gehienek izenpetu duten oharrean, honakoa eskatu diote Irungo Udaleko Mugikortasun Mahaiari: E25 autobus lineak lehen zuen ibilbidea manten dezala, “Hondarribiako erabiltzaileak san Juan plazara autobusez jo...

hondarribiko hitza

PP: “Niessengo supermerkatua zabaltzea da lehentasuna”

Jose Manuel Herzog eta Maria Angeles Bastos PPko zinegotziak agerraldia egin dute Niessengo supermerkatuaren gainean

errenteriako hitza

Akelarre Eguna egingo dute herriko gazteek hilaren 24an, bigarren urtez

Lezon gaztetxe bat aldarrikatzeko eguna antolatu dute bigarren urtez. Akelarre Eguna 2.0 izena jarri diote hilaren 24an egingo duten jaialdi aldarrikatzaileari. Gaztetxearen alde elkarretaratzea egingo dute 13:30ean, plazan. Leku berean bazkalduko dute...

lezoko hitza

Gizarte zerbitzu lanak egiten dituzten elkarteek diru laguntzak eska ditzakete

Gizarte Zerbitzuetako Sailak jakinarazi duenez, dagoeneko eska ditzakete gizarte zerbitzuei dagozkien lanak egiten dituzten elkarteek diru laguntzak, 2012. urterako laguntzak emateko epea ireki baitute. Eskaerak apirilaren 2a baino lehen entregatu behar dira Errenteriako Udaleko Erregistroan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara). Deialdiak jasotzeko hiru bide eskaini ditu: Gizarte Zerbitzuen Sailera joanda (Santa Klara 18, behea), posta elektronikoz eskatuta (bbravo[a bildua]errenteria.net) eta udalaren web orritik jaitsita.  

errenteriako hitza

Bikotekidea jo duelakoan gizon bat atxilotu dute

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo bere bikotekidea jotzea leporatuta. Irungo taberna batean gertatu zen ustezko eraso atzo, 22:30ak aldera. Ertzaintza iritsi zenean bi lagunek helduta zuten gizonezkoa, eta ustezko erasotuak zauriak zituen aurpeg...

irungo hitza

Gimnastika erritmikoko torneoa, igandean

Igande goizean, hilaren 11n, Udaberriko Torneoa egingo dute Elorsoro kiroldegian, Tximeleta taldeak antolatuta. Gipuzkoako gimnastika erritmikoko federazioarekin batera antolatutakoa da torneoa, eta Gipuzkoako hainbat herritako alebinek, infatilek eta ...

oiartzungo hitza

Poesia errezitaldia gaur Argoiaken

Emakumearen Astearen barruan poesia errezitaldia antolatu du Argoiak elkarteak gaurko, Por y para las mujeres goiburuarekin. Rosa Gomezek idatzitako izen bereko liburuaren aurkezpena izango da.

irungo hitza

Genealogia tailerra egingo dute Meakan, ostiral eguerdian

Genealogia topaketa izango da ostiralean, Meakako bizilagun elkartean. Informazioa lortzeko artxiboak nola kontsultatu eta zuhaitz genealogikoak nola osatu azalduko dute bertan.

irungo hitza

Aljeriako gerraren gaineko ospakizuna, 19an

Hilaren 19an beteko dira 50 urte Aljeriako gerra bukatu zela. Herriko Etxeak data horri lotutako elkarretaratzea egingo du egun horretan, 19:00etatik aurrera, Gaztelu Zahar plazan. Ondoren aperitifa banatuko dute.

hendaiako hitza

Lezo Zero Zabor taldea sortzeko bilera, bihar

Herritar talde batek proposatuta, Lezo Zero Zabor taldea osatzeko bilera egingo dute bihar arratsaldean. Hitzordua 19:00etan izango da, Oroitzene euskaltegian. Pasa den asteazkenean Gipuzkoa Zero Zabor taldeko bi kidek hitzaldia eman zuten Gezala Audit...

lezoko hitza
Gehiago