Marquez: “Krisia niretzat bizitza osorako da”

Mari Carmen Marquez eta bere gurasoak dira hipoteka ordaindu ezinda dauden kasuetako bat. Kutxabankek etxetik kaleratzeko agindua noiz emango duen zain daude. Pasa den astean udalbatzarrak kaleratze hori bertan behera uzteko eskatu zion finantza erakun...

errenteriako hitza

Mikel Goñi garaile

Almitza elkarteak antolatuta, herri kirol jaialdia izan zen larunbatean Madalensoron. 300 pertsona inguru bildu ziren eta giro polita izan zen. Lehenengo, Segagintza Europan dokumentala eman zuten. Ondoren, Mikel Goñi pilotariak Mikel Martinez eta Iñ...

oiartzungo hitza

‘Desgracia impeorable’ liburuari buruzko solasaldia izango da gaur

Literatura solasaldiekin jarraituz, gaur Peter Handkeren Desgracia impeorable liburuaren gaineko solasaldia egingo dute, 19:00etan, Xenpelar Etxean. Jose Luis Canchok koordinatuko du ekimena, eta liburua irakurri duen edonork parte har dezake. Sarrera ...

errenteriako hitza

Santiagotarrak Euskadiko Fondoko txapeldun geratu da etxean

Santiagotarrak Arraun Elkarteko ur lasaietako pista taldeak lehen postua lortu zuen igandean Bidasoan egin zen Euskadiko Fondo Txapelketan. Euskadiko Piraguismo Federazioak antolatutako txapelketa zen, etxeko talde Santiagotarrak-en zuzendaritza teknikoarekin. Faboritoa Donostia Kayak taldea zen arren, etxekoak nagusitu ziren, Donostia Kayak eta Zumaiako Itxas-Gain taldeen aurretik. Irundarrek 30 ontzirekin parte hartu zuten Euskadiko Txapelketan. Guztira 120 kirolari eta hamar talde izan ziren, horietako hiru EAEtik kanpokoak —parte hartu dezakete, baina ez sailkapenari begira—. Jende asko hurbildu zen proba ikustera, eta ondo pasatu zuten gainera, lasterketa asko azken metroetan erabaki bait ziren. Antolatzaileak beldur ziren eguraldiak proba hondatu zezakeelako, baina azkenean eutsi zion, eta sari banaketaren orduan hasi zen zaparrada. Gizonak Urreak Mikel Sanchez, Helduen Mailako C1ean Jon Moreno, Kadete Mailako K1ean Zilarrak Esteban Arakama, Helduen Mailako K1ean Aner Olazabal, 23 urtez azpiko K1ean Pedro Martinez, Beteranoen Mailako K1ean Javier Herrera, Helduen Mailako C1ean Igor Galarza, Gazte Mailako K1ean Iñigo del Pozo, Kadete Mailako C1ean Brontzeak Iñigo Garcia, Helduen Mailako C1ean Jon Luengo, Kadete Mailako C1ean Emakumeak Urrea Olatz Zabala, 23 urtez azpiko K1ean Zilarra Garazi Gomez, 23 urtez azpiko K1ean

irungo hitza

Elkarretaratzea Recondo lantegian, despedituen alde

Bihar, asteartearekin, Brioche-Pasquier-Recondo lantegiko langileek elkarretaratuko dira lantegiaren atarian (Azken Portuko kiroldegiaren ondoan), enpresak berriki kaleratu dituen zenbait langile onar ditzan eskatzeko. ELA sindikatutik esan dutenez &#8...

irungo hitza

Hasi dira emakumeen ekitaldiekin

Gainontzeko herrietan bezala, martxoaren 8aren harira antolatutako ekimenekin hasi dira Oiartzunen ere. Irudia ostiralekoa da. Izarren argia filmaz gozatzeko aukera izan zen udaletxean, eta Edurne Agirrezabala filmeko aktoreak hitzaldia eman zuen. Bi e...

oiartzungo hitza

Etzi zabalduko dute Skolastika erakusketa

Emakumearen Eguneko ekimenen harira, Skolastika erakusketa zabalduko dute etzi, Xenpelar Etxean. Skolastika Bilboko emakumeen kultur mugimendua da, feminista, eta erakusketan, hain zuzen, eurek egindako lanak ikus daitezke. Xenpelar Etxea 17:00etatik 2...

errenteriako hitza

Martxoak 3 eta 4ko kirol emaitzak

Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. Take. Aralar Kirolak-Oiarso 40-46. Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Aloña Mendi-Oiarso 97-81. Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. Ereintza-Amenabar 21-19. Senior emakumeak.  Aloña Mendi-Ereintza 24-24. Futbola Erregional Preferentea Allerru-Touring 0-3. Beti Ona-Euskalduna 2-2. Pilota UDABERRI TXAPELKETA Eskuz binaka nagusiak 3.maila.  EPLE (Donibane Zangitu / Imanol Bergara) – Hondarribia 22-16. Eskuz binaka kadeteak 3.maila EPLE (Ahetze Arzallus / Ander Mariñelarena) – Gazteleku 20-22. Larruzko paleta nagusiak Landare (Josu Los Santos / Abel Pichel) – Gazteleku 35-26.  

errenteriako hitza

Falsa Alarmaren kontzertua larunbatean Kontadoresen

Trintxerpe-Bidebietako Kontadores gaztelekuak Falsa Alarma hip hop talde katalanaren (Las Termes de Sabadell, Bartzelona) kontzertua antolatu du datorren astebururako, Donostikluba programaren barruan. Larunbatean izango da, 21:00etatik aurrera. Antolatzaileek aurreratu dute gonbidatutako artistak ere izango direla. Falsa Alarma Espainiako estatuko hip hop talde ezagunetakoa da, Euskal Herrian jarraitzaile asko dituena. 2005ean argitaratutako Alquimia lanarekin arrakasta handia izan zuten; emakumeenganako indarkeriaren gaia lantzen dute, modu berritzailetik (ikus beheko bideoa). Kontadoresen iazko azaroan argitaratutako laugarren diskoa aurkeztuko dute, Dramatica izenekoa. Besteak beste, Rapsusklei eta Gordo Master raperoek kolaboratu dute Falsa Alarmaren azken CDan.

pasaiako hitza

Emekik hamaika ekitaldi antolatu ditu Emakumearen Asterako

Emekik, Hondarribiko Emakumeen Elkarteak, hainbat ekitaldi antolatu ditu hurrengo egunetarako, hilaren 8an ospatuko duten Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira. Hondarribiko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Emakunderen eta Kutxaren laguntza izan du Emekik. Honako hauek dira antolatutako ekitaldiak: Hilaren 3tik 11ra Emekiko ikasleen lanen erakusketa, Kontxi Pascua galerian (Domingo Egia kalean). Ordutegia: 17:00etatik, 20:00etara. Hilaren 11a arte irekita egongo da. Hilak 4, igandea Omenaldia Kontxi Pascua galerian (Domingo Egia kalean). Egindako lanaren onespena Maritxu Etxebesteri, 12:30ean, eta Emakume hondarribiar bati omenaldia, Maria Teresa Eluri, 12:45ean. Txalapartariak, trikitilariak eta bertsolariak (Alaia Martin eta Sebastian Lizaso) izango dira. Sartzea doan izango da. Hilak 5, astelehena Emakume artisten erakusketaren irekiera, Zuloaga etxean. Hilak 7, asteazkena Emakume artisten erakusketaraen inaugurazioa, Zuloaga Etxean (hilaren 18a arte bisitatu daiteke). Hilak 8, osteguna Nazioarteko Emakumearen Eguneko bazkaria, Sugarri jatetxean, 14:00etan. Izena emateko 943 64 34 02 telefono zenbakira deitu behar da, edo Emekiren e-postara idatzi. Zinema. La fuente de las mujeres filmaren emanaldia, 17:00etan, Itsas Etxean. Sarrera 2 euroan. Hilak 11, igandea Jaialdi interkulturala Itsas Etxean, 17:00etan. Argazkiak, dantzariak, bertsolariak, abeslariak, poesia errezitaldiak… Doan. Hilak 18, igandea Emakume artisten erakusketaren itxiera, Zuloaga Etxea udal liburutegian.    

hondarribiko hitza

Emakume bat atxilotu dute furgoneta batean lapurtu duelakoan

Ertzaintzak 40 urteko emakume bat atxilotu zuen atzo, goizeko lauak aldera, Errenteria-Oreretan. Herrizaingo Sailaren arabera, pertsona baten deia jaso zuten, Morrongilleta kalean izaten ari zen lapurreta baten berri ematen. Patruila bat bertaratu zen, eta ustezko lapurra atzeman zuten kale txiki batetik ateratzen. Gaineratu duenez, bi poltsa zeramatzan objektuz beteta: betaurrekoak, erremintak, ardo botilak, giltzak… Ertzainen arabera, furgoneta horretatik ostu zituen objektu horiek. Inguruan zegoen auto batek ere leihatila bat hautsita zeukala jakinarazi dute. Emakumea indarkeria erabilita lapurtzea leporatuta atxilotu dute, eta epailearen esku utzi dute.  

errenteriako hitza

Oarsoinua jaialdiko irudiak

Oarsomusikak antolatuta, larunbatean eskualdeko hainbat musika talde ikusteko aukera izan zen tabernan eta gaztetxean. Honakoak dira horietako batzuk.  

errenteriako hitza

Aste honetako ikastaroak KZgunean

Atzotik, Internet eta E-Administrazioa ikastaroa ematen ari dira, 18:00etatik 20:00etara (astelehenetik ostiralera). Gaur eta bihar Metaposta I eta II ikastaroak emango dituzte, 16:00etatik 18:00etara. Eta ostiralean, Euskat, ordu berean. Doan dira KZg...

oiartzungo hitza

Jaizkibelek Iruñerriko itzuliko bigarren etapa egingo du igandean

Datorren igandean, hilak 10, Iruñerriko itzuliko (Gr-220) bigarren ibilbidea egingo dute Jaizkibel Mendizale Taldeko kideek, Ardanatz eta Labiano artean. Hamabost kilometroko bidea egingo dute, eta guztira 700 metroko desnibela izango du. Ardanatzen hasiko dute ibilbidea, hiriburutik ekialdera dagoen herrian. Gorantz hasiko dira, zazpigarren kilometroan Irulegiko gaina (893 metro) zapaldu arte. Izen bereko gazteluaren aztarrenak daude bertan. Hortik Taxoare mendizerratik jarraituko dute, Lubiano herriraino. Informazio gehiago nahi duenak elkarteko telefono zenbakira dei dezake (943 51 47 00), asteazken eta ostiraletan, 19:30etik aurrera. Webgunean ere irteera bakoitzaren informazio jartzeko ohitura dute Jaizkibelekoak.  

pasaiako hitza

Erromatar arkeologiari buruzko lana argitaratu dute

Datorren ostegunean, hilaren 9an, Erromatar Arkeologia Gipuzkoan liburua aurkeztuko dute Oiasso Erromatar Museoan, Minervaren Foroa programaren barruan. Ekitaldian Mertxe Urteaga eta Javier Arce egileek idazlana aurkezteaz gain, liburuaren ekarpenen berri emango dute. Garazi Lopez Etxezarreta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria ere bertan izango da.  

irungo hitza

Eskualdeko musikagileak kalera atera dira

Oarsoinua jaialdia egin zuten larunbatean, Errenteria-Oreretan, eta eskualdeko musikariak euren musika ezagutarazteko aukera izan zuten. Klasikoetatik hasita rock-eraino askotariko doinuak entzun ahal izan ziren. Arratsaldean tabernetan ibili ziren, e...

errenteriako hitza

Nafarroaren konkistari buruzko hitzaldia antolatu dute ostiralerako

Bixi-bixi kultur elkarteak Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin duten oroimena goiburuko hitzaldia antolatu du ostiralerako, hilaren 9rako. Bixi-bixi elkartearen egoitzan izango da, 19:00etan. Hizlaria Sergio Iribarren izango da, Naffarroa Bizirik ekime...

pasaiako hitza

Odola emateko aukera, bihar eta etzi

Odola emateko aukera bihar eta etzi

errenteriako hitza

Emakumearen Asteko ekitaldiak Pasaian

Martxoaren 8ko asterako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Pasaiako lau barrutietan, atzotik hasita. Atzo Lilatoia korritu zuten Donostian, eta lasterketaren ondoren Hau-Pa Saiako Lilak taldeko korrikalariei harrera beroa egin zieten Antxon. Luncha prestatu zuten, indarrak berreskuratzeko, eta ondoren hainbat ekitaldi egin zituzten: artea, margogintza, aldarrikapenak, poesia errezitaldia, action painting… Eta Venus lekukoaren aurkezpena egin zuten, emakumeen aldarrikapenak zabaltzeko aurten Pasaian hautatu duten irudia. Gaur Trintxerpen jasoko dute lekukoa, asteazkenean Donibanen eta ostegunean San Pedron. Harrera saio bakoitzean hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Hona hemen aste honetarako Martxoak 8ko lan taldeak antolatutako egitaraua: Hilak 5, astelehena Venus lekukoari ongietorria eta antzerkia, Trintxerpeko Alkateordetzan. Erakusketa parte-hartzailea.
Azkuene elkarteko emakumeen arloari omenaldia.
Musika, dantza, aldarrikapenak, antzezlanak,
marrazkigintza, poesia errezitaldia…
 Hilak 6, asteartea Venus lekukoari ongietorria eta antzerkia, San Pedron. Hilak 7, asteazkena Venus lekukoari ongietorria eta antzerkia, Donibanen. Hilak 8, osteguna Belaunaldien arteko kafe tertulia Antxoko Kultur Etxean, 16:30ean. Gonbidatu bereziak izango dira. 18:00etan dantza afrikarra Gure Zumardia plazaraino. Venus lekukoari harrera, Gure Zumardia plazan, 18:00etan: dantza, musika, aldarrikapenak… Hitzaldia Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:00etan. Emakume pasaitarrak, eta euren ekarpena gure herriaren garapenean, Rosa Garcia Orellanen
eskutik.

pasaiako hitza

Dokumentala, bertsoak eta pilota gaur, Madalensoron

Almitza Sega Elkarteak antolatutako herri kirol jaialdia arratsean izango da, 20:00etatik aurrera, Madalensoron. Lehenengo dokumentala emango dute (ordu erdi ingurukoa): Segagintza Europan. Gero, bertso-pilota partida izango da. Mikel Goñi pilotariak ...

oiartzungo hitza
Gehiago