Emekik hamaika ekitaldi antolatu ditu Emakumearen Asterako
Emekik, Hondarribiko Emakumeen Elkarteak, hainbat ekitaldi antolatu ditu hurrengo egunetarako, hilaren 8an ospatuko duten Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira. Hondarribiko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Emakunderen eta Kutxaren laguntza izan du Emekik. Honako hauek dira antolatutako ekitaldiak: Hilaren 3tik 11ra Emekiko ikasleen lanen erakusketa, Kontxi Pascua galerian (Domingo Egia kalean). Ordutegia: 17:00etatik, 20:00etara. Hilaren 11a arte irekita egongo da. Hilak 4, igandea Omenaldia Kontxi Pascua galerian (Domingo Egia kalean). Egindako lanaren onespena Maritxu Etxebesteri, 12:30ean, eta Emakume hondarribiar bati omenaldia, Maria Teresa Eluri, 12:45ean. Txalapartariak, trikitilariak eta bertsolariak (Alaia Martin eta Sebastian Lizaso) izango dira. Sartzea doan izango da. Hilak 5, astelehena Emakume artisten erakusketaren irekiera, Zuloaga etxean. Hilak 7, asteazkena Emakume artisten erakusketaraen inaugurazioa, Zuloaga Etxean (hilaren 18a arte bisitatu daiteke). Hilak 8, osteguna Nazioarteko Emakumearen Eguneko bazkaria, Sugarri jatetxean, 14:00etan. Izena emateko 943 64 34 02 telefono zenbakira deitu behar da, edo Emekiren e-postara idatzi. Zinema. La fuente de las mujeres filmaren emanaldia, 17:00etan, Itsas Etxean. Sarrera 2 euroan. Hilak 11, igandea Jaialdi interkulturala Itsas Etxean, 17:00etan. Argazkiak, dantzariak, bertsolariak, abeslariak, poesia errezitaldiak… Doan. Hilak 18, igandea Emakume artisten erakusketaren itxiera, Zuloaga Etxea udal liburutegian.
Emekik, Hondarribiko Emakumeen Elkarteak, hainbat ekitaldi antolatu ditu hurrengo egunetarako, hilaren 8an ospatuko duten Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira. Hondarribiko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Emakunderen eta Kutxaren laguntza izan du Emekik. Honako hauek dira antolatutako ekitaldiak:
Hilaren 3tik 11ra
- Emekiko ikasleen lanen erakusketa, Kontxi Pascua galerian (Domingo Egia kalean). Ordutegia: 17:00etatik, 20:00etara. Hilaren 11a arte irekita egongo da.
Hilak 4, igandea
- Omenaldia Kontxi Pascua galerian (Domingo Egia kalean). Egindako lanaren onespena Maritxu Etxebesteri, 12:30ean, eta Emakume hondarribiar bati omenaldia, Maria Teresa Eluri, 12:45ean. Txalapartariak, trikitilariak eta bertsolariak (Alaia Martin eta Sebastian Lizaso) izango dira. Sartzea doan izango da.
Hilak 5, astelehena
- Emakume artisten erakusketaren irekiera, Zuloaga etxean.
Hilak 7, asteazkena
- Emakume artisten erakusketaraen inaugurazioa, Zuloaga Etxean (hilaren 18a arte bisitatu daiteke).
Hilak 8, osteguna
- Nazioarteko Emakumearen Eguneko bazkaria, Sugarri jatetxean, 14:00etan. Izena emateko 943 64 34 02 telefono zenbakira deitu behar da, edo Emekiren e-postara idatzi.
- Zinema. La fuente de las mujeres filmaren emanaldia, 17:00etan, Itsas Etxean. Sarrera 2 euroan.
Hilak 11, igandea
- Jaialdi interkulturala Itsas Etxean, 17:00etan. Argazkiak, dantzariak, bertsolariak, abeslariak, poesia errezitaldiak… Doan.
Hilak 18, igandea
- Emakume artisten erakusketaren itxiera, Zuloaga Etxea udal liburutegian.
