
Emekik, Hondarribiko Emakumeen Elkarteak, hainbat ekitaldi antolatu ditu hurrengo egunetarako, hilaren 8an ospatuko duten Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira. Hondarribiko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Emakunderen eta Kutxaren laguntza izan du Emekik. Honako hauek dira antolatutako ekitaldiak: Hilaren 3tik 11ra Emekiko ikasleen lanen erakusketa, Kontxi Pascua galerian (Domingo Egia kalean). Ordutegia: 17:00etatik, 20:00etara. Hilaren 11a arte irekita egongo da. Hilak 4, igandea Omenaldia Kontxi Pascua galerian (Domingo Egia kalean). Egindako lanaren onespena Maritxu Etxebesteri, 12:30ean, eta Emakume hondarribiar bati omenaldia, Maria Teresa Eluri, 12:45ean. Txalapartariak, trikitilariak eta bertsolariak (Alaia Martin eta Sebastian Lizaso) izango dira. Sartzea doan izango da. Hilak 5, astelehena Emakume artisten erakusketaren irekiera, Zuloaga etxean. Hilak 7, asteazkena Emakume artisten erakusketaraen inaugurazioa, Zuloaga Etxean (hilaren 18a arte bisitatu daiteke). Hilak 8, osteguna Nazioarteko Emakumearen Eguneko bazkaria, Sugarri jatetxean, 14:00etan. Izena emateko 943 64 34 02 telefono zenbakira deitu behar da, edo Emekiren e-postara idatzi. Zinema. La fuente de las mujeres filmaren emanaldia, 17:00etan, Itsas Etxean. Sarrera 2 euroan. Hilak 11, igandea Jaialdi interkulturala Itsas Etxean, 17:00etan. Argazkiak, dantzariak, bertsolariak, abeslariak, poesia errezitaldiak… Doan. Hilak 18, igandea Emakume artisten erakusketaren itxiera, Zuloaga Etxea udal liburutegian.

Hilabeteetan elkartu eta elkar ezagutu ondoren, gaur izango da oarsoMusikak antolatutako lehen ekimena. Oarsoinua deitu diote, eta bertan oarsoMusika lantaldean parte hartzen ari diren taldeek joko dute, Errenteria-Oreretako zenbait tabernatan eta gaztetxean. Hona emanaldien ordutegiak eta tokiak: 18:00etan, Landaren: Axila. 18:00etan, De Cyne Reynan: Kaso Mai. 18:30ean, Mikelazulon: Juan Mari Beltran. 19:00etan, Kellysen: Incognita. 19:30ean, Landaren: Kakahuete. 20:00etan, Mikelazulon: Imanol Carballo. 20:30ean, Kellysen: Anonimos. 22:00etatik aurrera, gaztetxean: Arashi, Toil, Korumba, Nonguayaz eta DJ sorpresa.

E-20 (Hondarribia-Errenteria-Pasai Antxo-Donostia) Aldizkotasuna: 08:30etik aurrera ordu erdiro, ez ez orduro. (Ordutegia) Ibilbidea: Astegunetan ez da Irunen sartzen, eta ez da Mendelun geratzen; Mendelukoek E26a (Irun-Errenteria-Antxo-Donostia), hartu behar dute, Gibanakan edo Gurutze Gorrian. Larunbat, igande eta jaiegunetan E27a bilakatzen da, eta Irundik joaten da. E21 (Hondarribia-aireportua-Donostia) Aldizkotasuna: Ordu eta laurdenero, 06:00etatik 20:15era. Igande eta jaiegunetan azken autobusa 20:55ean irtengo da Hondarribitik (lehen 20:30ean). (Ordutegia) E22 (Hondarribia-Ospitala-Txingudi merkatalgunea, Belaskoenea eta Kateatik) Ibilbidea: Ez da Irun erdialdean sartzen. Lehen autobusa, 07:25ekoa, Araso industrialdunera doa, eta ez Txingudira. Aldizkotasuna: Lehen bezela orduro da, baina orain igande eta jaiegunetan ere dabil. (Ordutegia) E23 (Hondarribia-Puiana-Ibaeta-Amara) Ordutegia: 06:40an eta 07:40an abiatzen da Hondarribitik. 08:40tik aurrera Irun barrenetik joango da; Irunen E28 izena hartuko du. (Ordutegia) E25 (Irun-Hondarribia) Aldizkotasuna: Hamabost minuturo; lehen 20 minuturo zen. (Ordutegia) Ibilbidea: Ez da Palmera-Monterora iristen, Larreaundiraino baizik: Hondarribitik Gipuzkoa eta Euskal Herria etorbideetatik jaisten da, eta itzuleran ibilbide bera egiten du, kontrako norabidean. Matxin Artzu kaleko lanak direla-eta autobs guztiak Hondarribira Gornutzetik sartuko dira. E78 (gauekoa, larunbatetan) Aldizkotasuna: 40 minuturo. Lehen orduro zen eta hiru bidai gutxiago egiten zituen. Lehen autobusa 23:10an ateratzen da Hondarribitik eta azkena 06:00etan. Irungo lehena 23:25an Larreaunditik eta azkena 06:15ean. (Ordutegia) Ibilbidea: E-25aren (Irun-Hondarribia) ibilbidea egiten [...]

Pasa den asteartean, Usurbil Zero Zabor taldeko bi kidek hitzaldia eman zuten herrian. Herritarren interesa piztu zuen solasaldiak. Interes hori ikusita, herritar talde batek Lezo Zero Zabor taldea sortzeko beharra ikusi du. Talde hori osatzen hasteko ...

Kantu jiraren entsegua deitu dute astearterako. 19:30ean egingo dute, Antxoko Kultur Etxean. Herritarrei animatzeko deia egin diete, beste behin.

Inauterien ondoren aurten, baina iritsiko dira herrira kaldereroak. 18:45ean aterako da konpartsa Aialde kaletik, eta Doneztebe plazan ekitaldia eskainiko du. Bihar, berriz, artzainen eta inudeen txanda izango da. Egitaraua, hemen dago.

Almitza Sega Elkarteak antolatutako herri kirol jaialdia arratsean izango da, 20:00etatik aurrera, Madalensoron. Lehenengo dokumentala emango dute (ordu erdi ingurukoa): Segagintza Europan. Gero, bertso-pilota partida izango da. Mikel Goñi pilotariak ...

Ondarra elkarteak ohiko batzar nagusia deitu du datorren larunbaterako. 17:00etan izango da lehen deialdia, eta 17:30ean bigarrena. Honako gaiak jorratuko dituzte: aurreko akten onarpena, 2011ko kontuen balantzea, 2011ko jarduera, Zuzendaritza Batzordea berritzea, eta eskari-galderak.

Anai Arrebak taldearen bideoklip ofiziala da honakoa. Garberan eta Tolosako Bonberenean grabatutakoa. Victor Rius Errandok, Anuska Peñalba Ariztimuñok eta Aritz Bilbaok zuzendu dute.

Asteazkenean eman zuten lehen aldiz ETB1ean. Honela deskribatzen dute: “Proiektuak bidaia musikal harrigarria proposatzen du, Mugaritz jatetxearen plateren elaborazio, konposizio eta esentzian barrena murgilduz”. Ordu bat eta hamar minutu i...

E22 (Hondarribia-Ospitala-Txingudi merkatalgunea, Belaskoenea eta Kateatik) Aldizkotasuna: Lehen bezela orduro da, baina orain igande eta jaiegunetan ere dabil. (Ordutegia) Ibilbidea: Ez da Irun erdialdean sartzen. Lehen autobusa, 07:25ekoa, Araso ind...

Otsailaren 15ean aurkeztu zuten Lezon herri baratzeak egiteko egitasmoa. Gezalan egin zuten bilerara 50 lagun inguru agertu ziren eta udalak nabarmendu du “egitasmoak oso harrera ona” izan duela. Baratze bat eduki nahi duten lezoarrek martx...