Ekialdebus autobusen aldaketak Hondarribian eta ordutegi berriak
E-20 (Hondarribia-Errenteria-Pasai Antxo-Donostia) Aldizkotasuna: 08:30etik aurrera ordu erdiro, ez ez orduro. (Ordutegia) Ibilbidea: Astegunetan ez da Irunen sartzen, eta ez da Mendelun geratzen; Mendelukoek E26a (Irun-Errenteria-Antxo-Donostia), hartu behar dute, Gibanakan edo Gurutze Gorrian. Larunbat, igande eta jaiegunetan E27a bilakatzen da, eta Irundik joaten da. E21 (Hondarribia-aireportua-Donostia) Aldizkotasuna: Ordu eta laurdenero, 06:00etatik 20:15era. Igande eta jaiegunetan azken autobusa 20:55ean irtengo da Hondarribitik (lehen 20:30ean). (Ordutegia) E22 (Hondarribia-Ospitala-Txingudi merkatalgunea, Belaskoenea eta Kateatik) Ibilbidea: Ez da Irun erdialdean sartzen. Lehen autobusa, 07:25ekoa, Araso industrialdunera doa, eta ez Txingudira. Aldizkotasuna: Lehen bezela orduro da, baina orain igande eta jaiegunetan ere dabil. (Ordutegia) E23 (Hondarribia-Puiana-Ibaeta-Amara) Ordutegia: 06:40an eta 07:40an abiatzen da Hondarribitik. 08:40tik aurrera Irun barrenetik joango da; Irunen E28 izena hartuko du. (Ordutegia) E25 (Irun-Hondarribia) Aldizkotasuna: Hamabost minuturo; lehen 20 minuturo zen. (Ordutegia) Ibilbidea: Ez da Palmera-Monterora iristen, Larreaundiraino baizik: Hondarribitik Gipuzkoa eta Euskal Herria etorbideetatik jaisten da, eta itzuleran ibilbide bera egiten du, kontrako norabidean. Matxin Artzu kaleko lanak direla-eta autobs guztiak Hondarribira Gornutzetik sartuko dira. E78 (gauekoa, larunbatetan) Aldizkotasuna: 40 minuturo. Lehen orduro zen eta hiru bidai gutxiago egiten zituen. Lehen autobusa 23:10an ateratzen da Hondarribitik eta azkena 06:00etan. Irungo lehena 23:25an Larreaunditik eta azkena 06:15ean. (Ordutegia) Ibilbidea: E-25aren (Irun-Hondarribia) ibilbidea egiten [...]
E-20 (Hondarribia-Errenteria-Pasai Antxo-Donostia)
- Aldizkotasuna: 08:30etik aurrera ordu erdiro, ez ez orduro. (Ordutegia)
- Ibilbidea: Astegunetan ez da Irunen sartzen, eta ez da Mendelun geratzen; Mendelukoek E26a (Irun-Errenteria-Antxo-Donostia), hartu behar dute, Gibanakan edo Gurutze Gorrian. Larunbat, igande eta jaiegunetan E27a bilakatzen da, eta Irundik joaten da.
E21 (Hondarribia-aireportua-Donostia)
- Aldizkotasuna: Ordu eta laurdenero, 06:00etatik 20:15era. Igande eta jaiegunetan azken autobusa 20:55ean irtengo da Hondarribitik (lehen 20:30ean). (Ordutegia)
E22 (Hondarribia-Ospitala-Txingudi merkatalgunea, Belaskoenea eta Kateatik)
- Ibilbidea: Ez da Irun erdialdean sartzen. Lehen autobusa, 07:25ekoa, Araso industrialdunera doa, eta ez Txingudira.
- Aldizkotasuna: Lehen bezela orduro da, baina orain igande eta jaiegunetan ere dabil. (Ordutegia)
E23 (Hondarribia-Puiana-Ibaeta-Amara)
- Ordutegia: 06:40an eta 07:40an abiatzen da Hondarribitik. 08:40tik aurrera Irun barrenetik joango da; Irunen E28 izena hartuko du. (Ordutegia)
E25 (Irun-Hondarribia)
- Aldizkotasuna: Hamabost minuturo; lehen 20 minuturo zen. (Ordutegia)
- Ibilbidea: Ez da Palmera-Monterora iristen, Larreaundiraino baizik: Hondarribitik Gipuzkoa eta Euskal Herria etorbideetatik jaisten da, eta itzuleran ibilbide bera egiten du, kontrako norabidean. Matxin Artzu kaleko lanak direla-eta autobs guztiak Hondarribira Gornutzetik sartuko dira.
E78 (gauekoa, larunbatetan)
- Aldizkotasuna: 40 minuturo. Lehen orduro zen eta hiru bidai gutxiago egiten zituen. Lehen autobusa 23:10an ateratzen da Hondarribitik eta azkena 06:00etan. Irungo lehena 23:25an Larreaunditik eta azkena 06:15ean. (Ordutegia)
- Ibilbidea: E-25aren (Irun-Hondarribia) ibilbidea egiten du, Larreaundiraino.
